Politika -

Bilera-sorta

Urkullu Bilbaorekin bilduko da eta zergak izango dira gai nagusia

Lehendakariak Bizkaiko ahaldun nagusiarekin itxiko du gaur EAEko lurralde historikoetako agintariekin hasi zuen bilera-sorta.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilduko da gaur Gasteizen, 11:00etan.

Urkulluk eta Bilbaok egoera ekonomikoa izango dute aztergai eta zerga sistema berri bat ezartzeko beharraz arituko dira, ekonomiari, enpleguari eta gizarte zerbitzuei bultzada emateko.

Lehendakariak Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin eta Martin Garitano Gipuzkoakoarekin hasitako bilera-sortaren baitan kokatzen da gaurko bilera ere. Erakundeen artean akordio zabaletara iristea zen lehendakariak jarri zuen helburua.

Lehenengo bi bileren balantze positiboa egin zuen Jaurlaritzak, bi ahaldun nagusiek zergak igotzeko prestutasuna agertu zutelako egoera ekonomikoari aurre egin eta erakundeek diru-sarrera gehiago izan ditzaten.

Ahaldun nagusiekin bildu ostean, Urkulluk Eudelekin egingo du bilera, gero alderdi politikoetako buruzagiekin, eta ondoren Confebask patronalarekin eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin.

Asteazkenean, Rajoy

Gainera, aste honetan bertan, Urkulluk hitzordua du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin. Asteazkenean izango da bilera, eta lehenengo aldiz elkartuko dira Urkullu Lehendakaritzara iritsi zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken albisteak Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia EAE Albisteak Gaur Albisteak Zerga politika