Politika -

Bilera Uriarte-Wert

'EAE ezin duela besteak bezala tratatu' helaraziko dio Uriartek Werti

"Euskararen eta hezkuntza arloan Jaurlaritzari dagozkion eskumenen errespetuarekiko" negoziaziora iristeko konfidantza du Hezkuntza sailburuak.

Cristina Uriarte eta Jose Igancio Wert.
Cristina Uriarte eta Jose Igancio Wert.
Cristina Uriarte eta Jose Igancio Wert.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua Jose Ignacio Wert ministroarekin bilduko da astelehenean. Bileran, "EAEk ezin duela beste erkidegoen tratu bera jaso" helaraziko dio, "egoera erabat ezberdina delako".

Hezkuntza sailburuak bi printzipiotan oinarritutako negoziazioa hasteko konfidantza azaldu du: "euskararekiko eta hezkuntza arloan Jaurlaritzak duen eskumenekiko errespetuarekin", Radio Euskadiko elkarrizketa batean esan duenez.

Hezkuntza Saila elkarrizketarako "prest" dagoela onartu du, baina "Hezkuntzaren eskumenei tinko eutsiko diegu", gaineratu du.

Hori dela eta, EAEk ezin duela "beste erkidegoen tratu bera jaso" nabarmendu du, "egoera erabat ezberdina delako".

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abenduaren 19an izan zuten lehen bilera; izan ere, Jose Ignacio Wert ministroak erkidego guztietako ordezkariak deitu zituen hezkuntza lege berriaren aurreproiektuaren inguruan jarrerak hurbiltzeko.

Orduan, bi aldeen arteko bilera batean auziari berriro ekiteko eskatu zion Uriartek eta astelehenean izango da bigarren topaketa hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hezkuntza legea Eusko Legebiltzarra argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024