Politika -

Jardunaldiak Donostian

Currin: 'ETA desarmatzeko prest da, baina ezin du bakarrik egin'

Hegoafrikako abokatuaren ustez, ''elkarrizketak irekiak eta gardenak izan behar dira, gaietako batzuk isilekoak izan arren''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin Hegoafrikako abokatuaren ustez, ETA prest da desarmea abiatzeko, baina Mariano Rajoyren Gobernuak gai hori jorratu behar du talde terroristarekin, ''ETAk ezin duelako bakarrik egin''.

Currinen ustez, Frantziako eta Espainiako Gobernuek erantzun ''positiboa'' eman behar diote orain arteko ''aurre pausoei'', eta ''indarkeriaren ondorioak'' eztabaidatu behar dituzte.

Donostian egin ditu adierazpen horiek Currinek, Lokarrik antolatutako 'Elkarrizketa eta elkarbizitza' jardunaldien baitan. Albert Spektorowski ere bertan izan da.

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatearekin batera, Bakartxo Tejeria (EAJ) Legebiltzarreko presidentea eta ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Txelui Moreno ere izan dira ekitaldian. Halaber, Peio Urizar EAko idazkari orokorra ere gonbidatu gisa izan da bertan.

''Negoziazio irekiak''

Desarmea bezalako ''kontu tekniko''ekin batera, presoen zein gatazkaren biktimen gaiak ere jorratu behar dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ETArekin, Currinen hitzetan.

Bestalde, negoziazioek ''egituratuta'' egon behar dutela eta ''irekiak eta gardenak'' izan behar direla esan du Currinek, ''gaietako batzuk isilekoak izan arren'' herriak sentiarazi dezan ''parte hartzen'' ari dela.

Uneren batean negoziazioek aurrera egiten ez dutela ematen badu, eta ''ezer gertatzen ari ez dela uste baldin badugu, gertatzea eragin behar dugu'', gaineratu du.

Brian Currin Hegoafrikako abokatuaren ustez, ETA prest da desarmea abiatzeko, baina Mariano Rajoyren Gobernuak gai hori jorratu behar du talde terroristarekin, ''ETAk ezin duelako bakarrik egin''. Currinen ustez, Frantziako eta Espainiako Gobernuek erantzun ''positiboa'' eman behar diote orain arteko ''aurre pausoei'', eta ''indarkeriaren ondorioak'' eztabaidatu behar dituzte. Donostian egin ditu adierazpen horiek Currinek, Lokarrik antolatutako 'Elkarrizketa eta elkarbizitza' jardunaldien baitan. Albert Spektorowski ere bertan izan da. Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatearekin batera, Bakartxo Tejeria (EAJ) Legebiltzarreko presidentea eta ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Txelui Moreno ere izan dira ekitaldian. Halaber, Peio Urizar EAko idazkari orokorra ere gonbidatu gisa izan da bertan.''Negoziazio irekiak''Desarmea bezalako ''kontu tekniko''ekin batera, presoen zein gatazkaren biktimen gaiak ere jorratu behar dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ETArekin, Currinen hitzetan.Bestalde, negoziazioek ''egituratuta'' egon behar dutela eta ''irekiak eta gardenak'' izan behar direla esan du Currinek, ''gaietako batzuk isilekoak izan arren'' herriak sentiarazi dezan ''parte hartzen'' ari dela.Uneren batean negoziazioek aurrera egiten ez dutela ematen badu, eta ''ezer gertatzen ari ez dela uste baldin badugu, gertatzea eragin behar dugu'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak