Bake prozesua -

Parot Doktrina

ETAko bederatzi preso aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak

Oraingo honetan, Juan Jose Zubieta Zubeldia (Viceko Guardia Zibilaren kuartel nagusiaren aurkako atentatuaren egilea) eta Jesus Maria Zabarte espetxetik atera dituzte, besteak beste.

Auzitegi Nazionalak hartu du erabakia. EITB.
Auzitegi Nazionalak hartu du erabakia. EITB.
Beste 12 presoren askapena agindu du Auzitegi Nazionalak

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko 9 preso eta GRAPOko hiru espetxetik ateratzea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoko Epaitegiak Parot Doktrinaren inguruan emandako agindua betetzeko. Guztira, ETAko 36 preso eta GRAPOko bost espetxetik atera dituzte Parot Doktrina bertan behera geratu zenetik.

Oraingo honetan, Juan Jose Zubieta Zubeldia (Viceko Guardia Zibilaren kuartel nagusiaren aurkako atentatuaren egilea) eta Jesus Maria Zabarte espetxetik atera dituzte, besteak beste. Zerrendan ere Javier Maria Gordaraz, Miren Maitane Sagastume, Joaquín Urain Larrañaga, José Ignacio Etxeverria Pascual, Manuel González Rodríguez, Juan José Legorburu Guerediaga eta Ramón Uribe Navarro daude.Bestalde, espetxetik aterako diren GRAPOko hiru kideak Guillermo Vázquez Bautista (260 urteko espetxe zigorra ezarri zioten bi guardia zibil hiltzeagatik), María Jesús Romero Vega eta Encarnación León Lara dira, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Atzo, ETAko beste hiru preso aske geratu ziren: Luis María Lizarralde eta Iñaki Recarte (Langraitz bidea) eta Juan Carlos Arruti, "Paterra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Doktrina parot albisteak Politika Presoak bideoak ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika Estrasburgoko Auzitegia epaiak