Itxi

Felipe Etxebarria

Gaza erasopean

Israelek Zisjordaniako kolonizazioa bultzatu nahi du

FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

Egitasmoa egiazkoa dela frogatzeko, aginduak eman dizkiete hainbat ministeriori, prestakuntzak azkartu ditzaten, eta legez kanpoko koloniak legeztatu ondoren, zerbitzu guztiak izan ditzaten; hain zuzen ere, Osasun, Hezkuntza eta Garraio arloetakoak.

Albisteak (1)

Gazako gerrak jarraitzen duen bitartean, Israel prestatzen ari da Zisjordaniako kolonizazioa bultzatzeko. Horrela iragarri du Betzalel Smotrich Finantza ministro eta eskuin muturreko alderdi baten buruzagiak.

Eremu horretarako Israelgo Agintaritzako arduradun moduan, kolonizazioaren arduradunak plan bat jarri du martxan, 68 kolonia "salbajeak" legeztatzeko. Kokaleku horietan militante ultranazionalistak bizi dira, eta horiek burututako gertakizunen aurrean jarri nahi dituzte Israelgo agintariak, nahiz eta legez kanpokoak izan kolonia horiek, Israelgo legearen arabera.

Egitasmoa egiazkoa dela frogatzeko, aginduak eman dizkiete hainbat ministeriori, prestakuntzak azkartu ditzaten, eta legez kanpoko koloniak legeztatu ondoren, zerbitzu guztiak izan ditzaten; hain zuzen ere, Osasun, Hezkuntza eta Garraio arloetakoak.

Zisjordaniaren zatiketa

Israelen helburuak argia dirudi: aipatu lurraldea zatitzea, ezinezko bihurtzeko bertan osotasun geografikoa duen estatu palestinar bideragarria sortzea.

Gainera finantza ministro horrek urrunago joan nahi du. Bere asmoa da, Jordan bailarako 2000 hektarea kolonizaziorako legeztatzea. Kontutan izan behar da, bere alderdia beharrezkoa dela Netanyahuren Gobernuak Parlamentuan gehiengoari eusteko: hau da, 120 jarlekutik 64.

Esku gogorreko politika

Zisjordania tentsio handian bizi da, Israelgo armadaren kontrolpean dago. Beraz, Hamasek Gazako gerraren aurka mobilizazioak eta postestak deitu arren, gutxi gertatzen ari dira. Esku gogorreko politika horrek palestinarren artean dagoeneko 480 hildako eta milaka kartzelaratu eragin ditu.

Nazioarteko legediaren arabera, Zisjordaniako kolonia israeldarrak legez kanpokoak dira. Bertan miloi erdi judu bizi dira. Estatu Batuek adierazi dutenez, "arriskutsua eta arduragabea"  da plan hori. Macron presidenteak ere "gogor gaitzetsi  du kolonizazioa bultzatzeko " Israelek egindako iragarpena.

Baina kritika horiek ez dute Betzalel beldurtu, eta Zisjordaniaren anexioaz mehatxu egin du, Nazioarteko Auzitegi Penalak gerra krimenengatik Israelgo agintarien aurka atxiloketa agindua ematen baldin badu.