Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Irlanda bateratzeko ordua da, Sinn Feinen arabera

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Brexit-aren referendumak eredua izan beharko luke bi Irlanden batuketaren kontsulta egiteko.

Ipar Irlandako gobernuan presidentzia kargua hartu ondoren, Sinn Fein alderdi nazionalista irlandarra prest dago bi Irlanden bateratzea bultzatzeko.

Mary Lou McDonald alderdi honetako buruzagia, eta Sinn Fein alderdikoa ere den Michelle O'Neil, Belfastko gobernuan ministro nagusia, prest daude hamarkada honetan bi Irlanden bateratzea lortu dadin referenduma antolatzeko. Horretarako prestakuntzak egiten dagoeneko hasiko dira.

Ipar Irlandako Bake akordioek bi Irlanden bateratzea aurreikusten dute. Horretarako biztanlegoaren gehiengoak alde egon behar du.

2022Ko maiatzean egin ziren azken hauteskundeetan, Sinn Fein alderdiak lehen aldiz DUP, alderdi unionista protestantea, gaindituz, Ipar Irlandako lehen indarra izatera iritsi zen. Azken inkesta batek aurrikusten duenaren arabera, Irlandako Errepublikan ere Sinn Fein lehen indarra izango litzateke, botoen % 30 lortuz. Ikusi beharko da pronostiko horiek betetzen diren datorren urtean izango diren hauteskundeetan.

McDonaldek eta O'Neilek kaleratutako agirian azpimarratzen dutenez, bi Irlandetan gauzak aldatzeko borondatea dago. Ipar Irlandan orain arte gehiengo unionista protestantea izan da, baina gehiengo hori dagoeneko desagertu omen da.

Referendum baketsua, ordenatua, demokratikoa eta konstituzionala 

Brexit-aren referendumak eredua izan beharko luke bi Irlanden batuketaren kontsulta egiteko.

McDonaldek aitortu du Ipar Irlandan biztanlegoaren gehiengoa batuketaren alde dagoela iragartzen duen inkestarik ez dagoela. Baina uste duenez, Ipar Irlandako gobernu berriarekin hori aldatuko da, jendeak batuketarako benetako posibilitatea dagoela ikusiko duenean.   
 
John Finucane, gobernuko Ekonomia ministroak, Sinn Feinekoa bera ere, uste duenez, Europar Batasunetik  Erresuma Batuaren irtetzeak errazago bihurtu du Ipar Irlanda eta Irladako Errepublikaren arteko batuketa lortzea.