Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

AEBk eta Europak garapen bidean dauden herrialdeekin harremanak lehenetsi dituzte

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Beraz, ez da harritzekoa Ukrainaren salaketak Errusiari ez zaiolako gaitzespen argia egin goi-bileraren azken ondorioen txostenean. Horrekin goi-bilera salbatzeko, Mendebaldea prezio bat ordaintzeko prest azaldu da, hain zuzen ere Errusia hitzez hitz ez salatzea Ukrainako inbasioagatik.

Delhi Berrian (India) amaitu berri den G-20ko goi-bileran Ameriketako Estatu Batuek eta Europak garrantzi handiagoa eman diete garapen bidean dauden herrialdeekin dituzten harremanei Ukrainari berriro elkartasuna erakusteari baino.

Beraz, ez da harritzekoa Ukrainaren salaketak Errusiari ez zaiolako gaitzespen argia egin goi-bileraren azken ondorioen txostenean. Horrekin goi-bilera salbatzeko, Mendebaldea prezio bat ordaintzeko prest azaldu da, hain zuzen ere Errusia hitzez hitz ez salatzea Ukrainako inbasioagatik. Hori hain zuzen ez zen gertatu iaz Balin (Indonesia) egin zen goi-bileran.

Ondorioetan idatzitakoak eragin gutxi dauka mundu errealean; izan ere, inork ez baitu zalantzan jartzen Mendebaldeak Ukrainari eskaintzen dion babesa.

Nahiz eta Mendebaldeak Delhi Berrian argi erakutsi duen G-20a ez dela toki egokia gaur egun proiektu estrategiko garrantzitsuak aurrera eramateko, Asian eta Ekialde Hurbilean egiteko azpiegitura aurkeztu du. Proiektu honekin Pekinek martxan jarritako Zetaren Bide Berriaren proiektuari aurre egin nahi diote Ameriketako Estatu Batuek eta Europak. Horrekin lotura estuagoak lortu nahi dituzte Mendebaldearen eta Indiaren artean. Honez beste G-20aren iraupena segurtatuta dago, baina ez bere garrantzia.

Goi-bilera honetan Afrikako Batasuna ere sartzearekin G-20 erakargarriagoa egin nahi da, Txinak kontrolatzen duen BRICS taldeak eragiteko gaitasun txikiagoa izateko.

Talde honek eta beste estatu taldeek munduko politikan gero eta indar handiagoa izan nahi dutenez, Nazio Batuen Erakundea (NBE) indarra galtzen ari dira. Bere arazoa ez da soilik Segurtasun Kontseiluan ezin direla sarritan erabakiak hartu bost estatu nagusiek beto eskubidea dutelako. Mundu multipolar honetan NBE ez dira dagoeneko tokia elkarlan globalizatua aurrera eramateko.