Itxi

Felipe Etxebarria

Análisis

Trumpen kontrako kargu gehiago izateko gero eta zantzu gehiago

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Mar-a-Lago (Palm Beach) Floridako bere erresidentzia pribatuan egindako erregistroan, FBIk, polizia federalak, 11.000 dokumentu konfiskatu zituen, horietariko asko dokumentu sekretu moduan sailkatutakoak.

Gero eta hurbilago dirudi Trumpen aurkako hurrengo salaketa, AEBko Gobernuko txosten sekretuak erabiltzeagatik, Estatu Batuetako hainbat komunikabideren arabera. Horien esanetan, Jack Smith fiskal bereziaren taldeko fiskalek Trumpen abokatuei eman diete presidente ohiari buruz egindako ikerketa pertsonalaren berri. Hori da Trumpen aurka salaketa formala aurkeztu aurretik egin beharreko azken urratsa. Gogoratu behar da Trumpek 2024ko hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela.

Mar-a-Lago (Palm Beach) Floridako bere erresidentzia pribatuan egindako erregistroan, FBIk, polizia federalak, 11.000 dokumentu konfiskatu zituen, horietariko asko dokumentu sekretu moduan sailkatutakoak. Trumpek Etxe Zuritik bere erresidentziara eraman zituen bere agintaldia amaitu zenean.

Legearen arabera, presidenteek Artxibo Nazionalean utzi behar dituzte dokumentuak beren agintaldia amaitzen denean. Gainera, araudi zehatzak daude txosten sekretuen erabilera arautzeko, eta sekretuei buruzko lege batean daude bilduta.

Azaroan, Merrick Garland fiskal nagusiak fiskal berezi izendatu zuen Jack Smith kasu hau ikertzeko. Kasu horrez gain, 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioaren aurkako erasoan Trumpek izandako erantzukizuna ere ari da ikertzen Smith.

Atzo New York Times egunkariak eta CNN kateak beste salaketa formal bat egitekoak zirela zabaldu eta gero, Trumpek honakoa erantzun zuen bere plataforma digitalaren bidez: erantzun zuen: "Inork ez dit esan salatua izango naizenik. Eta ez nuke izan behar, zeren ez baitut ezer oker egin".

Udaberrian epaituko dute aktore porno bati ezkutuan dirua emateagatik

Trump auzipetuko duten Estatu Batuetako lehen presidente ohia izango da. Martxoan, Manhattango fiskalak salaketa jarri zuen haren aurka, 2016ko hauteskunde-kanpainan Stormy Daniel aktore pornoari dirua emateagatik isilik egotearen truke. Harrigarria bada ere, horren berri zabaldu zenean, Trumpen ospeak gora egin zuen inkestetan. 

Udaberrian, merkataritza dokumentuak faltsutzeagatik ere epaituko dute. Hori guztia gertatuko da Alderdi Errepublikanoan 2024ko presidetenterako hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko hauteskunde primarioak egiten ari diren bitartean.