Osasun etxea
OSASUN ETXEA
Zubia: "Bidaiariei mugak jartzea ez da eraginkorra, aldaera berririk sortuz gero, gurera ere iritsiko baita"
EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak adierazi duenez, Txinan sor litezkeen Covid-19aren aldaera berriak gurera ere iritsiko dira, baina jada immunitate maila altua dugu balizko aldaera berriei ere aurre egiteko.
-
Felix Zubia, Donostia Ospitaleko atarian
5:47 min
Txinan Covid-19ari aurre egiteko neurriak indargabetuta, kezka zabaldu da mundu mailan handik hel daitezken aldaera berrien aurrean.
Hala ere, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioan adierazi du ez dagoela kezkatzeko arrazoirik, jada gaitza pasata eta txertoa hartuta, immunitate nahikoa izaten baita aldaera berriei aurre egiteko.
Ildo honetan, bidaiariei mugak jartzea ez dela eraginkorra izango uste du, aldaerak iritsi iritsiko baitira.