Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Juanjo Sanmiguel

Iruzkina

Krimenak

Juanjo San Miguel

Juanjo San Miguel

Soldadu errusiarrek Ukrainan egindako gehiegikeriak epaitzea eskatzen duten batzuek, ez dute Nazioarteko Auzitegian parte hartzea onartu. Estatu Batuek, Txinak, Errusiak, Indiak eta Israelek besteak beste, ez dute epaitegi horren zilegitasuna onartzen eta ez dute bere arau eta baldintzak betetzen.

Soldadu errusiarrek Ukrainan egindako gerra krimenen aurkako aldarria mundu guztian entzun da. Komunikabideek argitaratutako irudiek eta lekukoen ahots minduek, justizia eskariak eta erantzun beharrak indartu dituzte alde guztietan.

Gerra honetan lehen eskubide urraketa inbasioa bera izan zen. Errusiak NATO eta Mendebaldearen maltzurkeria salatu ondoren bere mugetaraino misilak eta etsaiak eraman zituen eta bere aliatu estuenari, "herri anaiari", eraso egitea erabaki zuen, askatu behar zituenak zigortuz, jipoituz eta suntsituz. Baina egun hauetan Mendebaldetik egin diren salaketa horiek, dirudienak baino alde eta ertz gehiago ditu.

Joe Biden presidenteak gerra krimenak egin izana leporatu dio Vladimir Putini. Errusiako agintariak nazioarteko auzitegietara eraman ahal izateko ikerketa eskatu du Europar Batasunak. Nazio Batuek garai ilunenetara itzuli garela adierazi dute. Bosnia-Herzegovinako gerran, Bigarren Mundu Gerra ezkeroztik Europak ikusi gabeko basakerien ondoren eta Ruandan mundua astindu zituzten sarraskiak gertatu eta gero, 1998an Nazioarteko Zigor Auzitegia sortu zuten, gizakion jokaera beldurgarrienak zigorrik gabe gera ez zitezen.

Genozidioa, gizateriaren aurkako krimenak, gerra krimenak eta antzerakoak epaitzea da auzitegi horren helburua, batez ere zigorren mehatxuen bidez horrelakoak egin edo agindu litzaketenek pauso hori eman ez dezaten. Baina gaur gehiegikeriak epaitzea eskatzen duten batzuek, ez dute Nazioarteko Auzitegian parte hartzea onartu.

Estatu Batuek, Txinak, Errusiak, Indiak eta Israelek besteak beste, ez dute epaitegi horren zilegitasuna onartzen eta ez dute bere arau eta baldintzak betetzeko konpromisua aitortu.

Estatu Batuen kasuan, erakunde honekiko izan duen jokaera askoz larriagoa da, bere lana oztopatzeko legeak eta zigor neurriak onartu dituelako. Estatu Batuek, bere mugetatik kanpo diharduten soldaduak, funtzionarioak eta zerbitzu sekretuetako kideak babestu nahi ditu, horregatik garbi utzi du beti hauek ez dituela jarriko bereak ez diren arauen pean, eta ez diela inoiz baimenik emango bere epaileei auzitegi horrek egin lezakeen edozein ikerketatan parte hartzeko. Era berean, Nazioarteko Auzitegiak eskatutako estradizio eskari bakarra ez duela onartuko.

Estatu Batuek zigorgabetasuna ziurtatuko dien immunitatea nahi du bere soldaduentzat, edozer gauza egiten dutela inork epaitu eta zigortu ez ditzan. Gerra bera oinarrizko eskubideen urraketa da, beti errudunak harrapatzen dituelako, eta gizakia gizaki denetik gehiegizko indarra eta izua erabili izan direlako etsaia menderatzeko eta ezarri nahi dizkiogun baldintzak onar ditzan. Horrelakoetan gerta ez daitezen egiturek eta legeek guztiontzat izan behar dute, bestela hipokrisia hutsa da.