Felipe Etxebarria
Iruzkina
Errusia munduko ordainketa sistematik kanpo uztea eskatu dute hainbat ahotsek
Felipe Etxebarria
SWIFT sitematik atera nahi dute Errusia hainbat herrialdek. Baina zer da sistema hori eta zer ondorio ekarriko lituzke?
Ukrainari eraso egin eta gero, Errusiari zigor gogorrenak jartzeko eskatu dute ahots batzuek Europar Batasunean. Hauetariko bat SWIFT nazioarteko ordaiketa sistematik kanpo uztea litzateke. Horrek Errusiako ekonomiarentzat ondorio larriak izango lituzke.
SWIFT (Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunication) Nazioateko ordainketarako zerbitzu sistema sare honek La Hulpen, Brusela hegoaldean, dauka egoitza. Plataforma honen bitartez mundu mailan finantza zerbitzuak bideratzen dira.
11.000 bankurentzat plataforma
11.000 bankuk baino gehiagok erabiltzen dute telekomunikazio sare hau banku transferentzietan eta kreditu txartelen bitartez ordainketak egiterakoan informazioa trukatzeko.Transferentzia zuzenean bi bankuren artean egin daiteke, edo bi aldeekin harremana duen hirugarren baten bitartez. SWIFTek ere funtzio hori betetzen du, BIC (Bank Identifier Code) segurtasun kodea erabiliz. Kode horren bitartez edozein banku identifika daiteke. Segurtasun sistema hori gabe ezin da egin babestutako finantza transakziorik. Beraz, mundu mailako finantza sisteman oinarriko betebeharra dauka.
Iaz SWIFT sistemaren bitartez 9.600 informazio trukaketa egin ziren.
Irani ezarritako zigorra
Zigor hori programa nuklearragatikIrani ezarri zitoten 2012 eta 2016 bitartean. Orduan hogeita hamar bat banku iraniar SWIFT sistematik baztertu zituzten. Horrek bere ekonomian ondorio oso kaltegarriak eragin zituen. Zigorren ondorioz, Estatu Batuek eta Europar Batasunak petrolio iraniarra erosteari utzi zioten, ostera Errusiak eta Txinak erosten jarraitu zuten. Baina erregaia herrialde hoiei saldu ahal izateko Irango merkatariek Dubaiko petrolerontzien jabeei eskudirutan ordaindu behar zieten. Ondorioz, Irango diru sarrerak erdira jaitsi ziten. Hori dela eta, Iran programa nukelarra uzteko negoziazio mahian jartzera behartu zuten.
Kremlin: "SWIFTik baztertzea gerra deklarazioa parekoa liteke"
Batzuek eskatzen zuten zigor hau jadanik 2014an Errusiak Krimea inbaditu zuenean. Alexej Kudrin orduko Errusiako ekonomia ministroak errekonozitzen zuen barne produktu bordinak ehuneko 5 jaitsi zitekeela. Ministroaren arabera, "zigor hau Errusiaren kontrako gerra deklarazioa" liteke. Udaberri honetan Mosku Ukrainako mugan tropak biltzen hasi zenean Europako Parlamentuak ere eskatu zuen Errusia SWIFT sistematik baztertzea.