Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Emaitza eskasa G20an

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

Erromako G20ak bidea zabaldu behar zuen Glasgown bi astetan izango den klima aldaketaren konferentziara begira. Horren ordez, 20 potentzia industrial nagusienak agerian jarri dituzte planetaren beroketaren inguruan dituzten desadostasunak.

Itxaropenerako tranpolinak izan behar zuen. Baina Erromako G20ak zehaztasunik gabeko emaitza izan du konklusioen txostena onartzerakoan. Glasgown klima aldaketaren arloko CPO26 konferentziari bultzada emateko ere ez da nahikoa izan.

Azken gau osoa negoziatzen egon arren, ez du balio izan emaitza hain frustragarria saihesteko. Erromako G20ak ez ditu asetu bere anfitrioi italiarren itxaropenak ere ez. Hori horrela da, batez ere klima aldaketaren inguruan, hau izan baita goi bilera honetako eztabaidagai nagusia, pandemiaren ondorengo lehen goi bileran.

Erromako G20ak bidea zabaldu behar zuen Glasgown bi astetan izango den klima aldaketaren konferentziara begira, COP26. Itxaropenerako tranpolina nolabait. Horren ordez, 20 potentzia industrial nagusienak agerian jarri duten beren ezadostasuna planetaren beroketaren inguruan premiazko neurriak hartzerakoan, nahiz eta munduan gertatzen diren CO2 izurketen % 80 beren gain dagoen. Mario Draghi lehen ministro italiarrak esan duenez, "konpromiso eskasak" izan dira, "momentu  erabakigarria" izan den arren.

Mendebaldarrek, batez ere Europak presio egin du karbono dioxidoaren izurketen neutraltasuna lortzeko epea 2050 urtean amaitu dadin. Baina Txina, India eta Errusia kontra azaldu dira, helburu hori zorrotzegia delako.

Xi Jinping presidente txinatarrak, Erromara ere joan gabe egon denak, helburu hori 2060 urterako nahi izan du. Bere ustez, "Mendebaldeko herrialde indutrialtsuak ez dira orain arte arduratu" orain "herrialde emergenteak ahalmen berdinak izan beharko lituzkete" India eta Errusia ere 2050an jomuga jartzearen aurka izan dira. Putinentzat errekinak orain murrizteak Mendebaldearekin duen tirabiran gasa bezala  baliagarria den tresna alde batera uztea izango litzateke.

Emaitza. Erromako goi bilerak akordioa lortu du "mende honen erdialdera" modu lausotua erabiltzerakoan neutraltasun klimatikoa lortzeko helburu moduan.

Pandemiari buruz, G20ak 2022rako Covid-19aren aurka munduko biztanlegoaren % 70 txertatzeko konpromisoa hartu du.

Horrez gain, finantza ministroak konprometitu dira enpresa handien etekinei % 15 zerga jartzean, beren egoitza non dagoen kontutan izan gabe. Hau izan da, hain zuen ere, Erromako G20ak eman duen emaitzarik zehatzena ihes fiskalaren aurka.