Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

'Brexit'aren ondorioz 2021ean aldatzen diren gauzak

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Azken orduko akordioari esker irteera traumatikoa saihestu da, baina 'brexit'ak aldaketa handia ekarriko die miloika laguneri. Erresuma Batua behin betiko irten da Europar Batasunetik.

Epe iragankorra amaituta eta indarrean sartu da brexitaren hitzarmena, Erresuma Batua behin betiko irten da Europar Batasunetik 2021ko urtarrilaren 1ean. Horrekin batera Merkatu Bateratua eta Mugen Batasuna ere utzi ditu. Azken orduko akordioari esker irteera traumatikoa saihestu da, baina brexitak aldaketa handia ekarriko die miloika laguneri.

Salgaien garraioa

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak adostu dutenez, ez da muga zergarik, ez kuotarik egongo. Baina mugetan, portuetan eta aireportuetan kontrolak izango dira kamioiez, itsasontziz edo hegazkinez doazen produktuentzat. Burokrazia zeharo gehituko da. Izan ere, garraiolariek agiriak aurkeztu beharko dituzte muga zeharkatzerakoan, osasun eta ingurumen arauak betetzen dituzten egiaztatzeko.

Saihestu nahi da Britainia Handitik britainiarrak ez diren produktuak, adibidez Estatu Batuetakoak, Europar Batasunean kontrolik gabe sartzea, batez ere elikagaiak.

Britainiarrek kontrol hauek 2021ko erdikalderarte atzeratu dituzte, garraiolariei prestatzen denbora emateko. Ostera Europar Batasunak dagoeneko 2021ko urtarrilaren batetik aurrera ezarri ditu kontrol hauek.  Hori dela eta, kamaio pilaketa handiak ezinbestekoak izango dira datozen egunetan.

Turismo bidaiak 

Britainiarrak eta EBko herritarrek NANarekin  gabe bidaiatu ahal dute hiru hilabete baino egonaldi txikiagoetarako. Ostera, 2021Ko urriaren batetik aurrera pasaportea beharrezkoa izango da Erresuma Batura joateko. Auto gidairiek gainera  nazioarteko gida baimen txartela beharko dute. Aireportuetan EBko herritarrentzako pasabideetatik  ezin  izango da joan. Beraz pasaportea erakutsi beharko da.

Erresuma Batuan bizi diren europarrak

Bertan jarraitu ahal dute. 2019Ko brexit akordioak beren eskubidea babersten du. Ordurako Erresuma Batuan bizi baziren eta ez badute deliturik egin. Baina "Finkatutako Estatusa" (Settled Status) edo "Aurre Finkatutako Estatusa" (Pre-Settled   Status) eskatu behar dute 2021ko ekainaren 30 baino lehen. Ostera kanporatuak izateko arriskuan izango dira.

Ikasleak

Europar Batasuneko ikasleengan eragin handia dauka brexitak. Bisatua behar dute sei hilabete baino gehiago unibertsitate britainiar batean ikasi nahi badute. Gainera 2021ko udatik aurrera matrikulen prezioak bikoiztu egingo dira medikuntzan eta beste ikasketa batzuetan. Kasu batzuetan 10.000 eurotik gora kostatuko dira.

Gainera, ikasleek gaixotasun aseguru britainiarra behar  dute. Britainia Handiak Erasmus programa ere utzi egin du. Ikasle britainiarrek ere arazo berdinak izango dituzte Europar Batasunean. Salbuezpen moduan, Ipar Irlandak Erasmus programa europarrean jarraituko du.

Emigrazio europarra Erresuma Batura

Hemendik aurrera zailagoa izango da. Mogimendu askatasuna amaitu eta gero, bisatua beharko da hiru hilabete baino egonaldi luzeagoetarako. Gainera Erresuma Batuan bizi nahi izanez gero, puntuz osotutako kriterio sistema bat bete beharko dute. Zenbat eta hobeto prestatuta izan, orduan eta puntu gehiago.

Britainia Handian lana aurkituz gero, ingeles hiskutza maila bat eskatzen da. Urteko irabaziek 20.480 liberatik gorakoak izan beharko dute. Arazoak izan daitezke bai eta diplomen eta tituluen baliozkotzerakoan. Orain arte modu automatikoan gertatzen zen hori. Aurrerantzean kasuz kasu aztertuko dute.

Finantza alorra

Alor britainiar hau askatasun osoz Europar Batasunean sartzea nahi zuen Boris Johnsonek. Baina brexitaren akordioak ez du zerbitzuen alorraz  ezer zehazten. Beraz, banku britainiarrak modu mugatuan soilik  lan ahal izango dute merkatu europarrean. Horretarako "Baliokide Agiria" behar dute. Hau da "EBko pasaporte" modukoa. Lortzeko martxoa arteko epea dute, baina ez da ziur lortuko dutenik.

Arrantza

Europar Batasuneko arrantzaleek ur britainiarretan ondorengo bost urtetan  arrantza % 25 murriztu behar dute. Britaniarrek % 80 murriztea eskatzen zuten. Horren truke britainiarrek Europako merkatuan beren arrantza muga zergarik ordaindu gabe saldu ahal izango dute. 2026Tik aurrera britainiarrek eta europarrek urtero negoziatuko dituzte arrantza kuotak.

Konpetentzia zuzena

EBak eta Erresuma Batuak orain arte dituzten exigentzia mailak mantentzera konprometitu dira, ingurumen arloan et lan baldintzen arloan. Aurrerantzean Europar Batasunak neurri gehiago onartzen baditu, Erresuma Batuak ere berdin egin beharko du, abantailarik ez izateko. Ez badu egiten, EBak zigortzeko zergak ezarri diezaizkioke alor batzuetan, arbitraje mahiak erabaki bat hartu bahino lehen.

Ipar Irlanda

Ipar Irlandak estatus berezia dauka. Europako Merkatu Bateratuan eta Mugen Batasunean jarraitzen du. Beraz, ez da kontrolik egongo bi Irlanden arteko mugan. Britainia Handitik datozen produktuentzat kontrolak Irlandako Itsasoko portuetan eta aireportuetan izango da.