Jesus Torquemada
Iruzkina
Boris legez kontrakoa, nulua eta ondoriorik gabea da
Jesus Torquemada
Orain hauteskundeak deituz gero, urriaren 31n ez da gobernurik izango, eta Erresuma Batua automatikoki aterako da Europar Batasunetik, Jonsonek nahi duen bezala.
Boris Johnsonen egoera jasangaitza da. Erresuma Batuko Gorenaren epaiak argudiorik eta heldulekurik gabe utzi du. Gorenak ebatzi du Parlamentuaren jarduna eteteko erabakia legez kanpokoa izan zela, nulua beraz eta ondoriorik gabea.
Gertatu izan ez balitz bezala beraz, gaur bertan Parlamentuak jarduna berreskuratu dezake urriaren 14ari itxaron gabe. Urtero eteten du jarduera parlamentuak bi aste, baina Johnsonek etena bost astetakoa izatea agindu zuen.
Gorenak ez du zalantzarik Johnsonek Parlamentua gelditu nahi zuela urriaren 31ko ‘brexit’ basatiaren plana ez oztopatzeko. Orain, normalena Jonhsonek dimititzea izango litzateke, baina hauteskundeak aurreratzen ahaleginduko da bera.
Orain hauteskundeak deituz gero, urriaren 31n ez da gobernurik izango, eta Erresuma Batua automatikoki aterako da Europar Batasunetik, Jonsonek nahi duen bezala. Oposizioak ez du amarru honetan erori behar, ezta oraindik zentsura mozioa aurkeztu ere. Erresuma Batuko politikan orain, garrantzitsuena ez da zer, noiz baizik.