Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Brexit'a asteartean erabakiko da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Egun horretan Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak erabakiko du ea Boris Johnsonek agindutako Parlamentuaren itxiera legezkoa edo legez kanpokoa den.

Datorren asteartea egun erabakigarria izango da brexit-arentzat eta Erresuma Batuaren historiarentzat. Ez zegoen inongo agendatan, baina irailaren 17a funtsezkoa izango da. Egun horretan Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak erabakiko du ea Boris Johnsonek agindutako Parlamentuaren itxiera legezkoa edo legez kanpokoa den.

Atzo, Eskoziako Apelazio Auzitegiak ebatzi zuen legez kontrakoa dela, Johnsonek Erreginari ziria sartu ziolako Parlamentua ixteko benetako arrazoien inguruan. Itxiera horrekin, Johnsonek Parlamentuaren erabakitzeko ahalmena bertan behera utzi nahi zuen, eta Eskoziako auzitegi horrentzat, hori legez kanpokoa da. Hala ere, bost egun lehenago Ingalaterrako eta Galesko auzitegiak arrazoia eman zion Johnsoni. Beraz, Auzitegi Gorenak hartuko du azken erabakia, eta horrek sekulako ondorioak izango ditu.

Erresuma Batuak ez du idatzitako Konstituziorik. Auzitegi Gorenak erabakiko duenak arau berriak ezarriko ditu Parlamentuaren eta Gobernuaren harremanaren inguruan. Ebazten badu Parlamentuaren itxiera legez kontrakoa dela, Johnsonen jarrera eutsiezina izango da eta, beraz, erabaki horrek eragin zuzena izango du brexit-aren bukaeran.