Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Brexit'a gelditzeko alferrikako ahalegina

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Batasunetik akordiorik gabe irtetearen kontra dauden alderdi britainiarrak —laboristak, liberalak, ekologistak eta Eskoziako eta Galesko nazionalistak— antolatzeko ahaleginetan dabiltza.

Europar Batasunetik akordiorik gabe irtetearen kontra dauden alderdi britainiarrak antolatzeko ahaleginetan dabiltza. Atzo bilera egin zuten ordezkari laboristek, liberalek, ekologistek eta Eskoziako eta Galesko nazionalistek estrategia bateratu bat bilatu asmoz. Arazoa da Boris Johnsonek eserleku batengatik duela gehiengoa Parlamentuan, kontserbadoreek Ipar Irlandako unionistekin duten aliantzari esker. Testuinguru horretan, edozein irtenbide emateko ezinbestekoa da diputatu kontserbadore batzuk bere nagusiari traizio egitea.

Alderdi Kontserbadorean diputatu batzuek ez dute akordiorik gabeko brexit-ik nahi, nahiago dute adostutako irteera bat, Theresa May aurreko lehen ministroak negoziatu zuena bezala. 20 bat izan litezke, baina nahikoak balantza alde batera edo bestera aldatzeko. Bada beste arazo bat ere: badaude beste diputatu laborista batzuk, agian 15 bat izango dira, duela hiru urte brexit-ak irabazi zuen eskualdeetan aukeratutakoak. Diputatu horiek beldur dira euren eserlekua galduko ote duten brexit-aren kontra jartzen badira. Gauzak horrela, ezin da jakin, beraz, Parlamentuan nahikoa gehiengorik egongo litzatekeen Johnsonen brexit basatia geldiarazteko.