Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Itsasoan galdutakoen drama

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Itsasoan galdutako pertsonak barnean daramatzan itsasontzien egoerak  pentsarazten du Europak  arazo honi  konponbide bat eman behar diola. Pertsona horiek erreskatatzea ez da soilik etika kontua.

Itsasoan galdutako pertsonak barnean daramatzan itsasontzien egoerak  pentsarazten du Europak  arazo honi  konponbide bat eman behar diola. Pertsona horiek erreskatatzea ez da soilik etika kontua, baita legezkoa ere. Nazioarteko  itsas zuzenbideak, Genebako Konbentzioak eta beste  testu juridiko batzuk  erreskatatzera behartzen du.

Printzipioz,  itsasoan galdutako pertsonengandik gertu dauden herrialdeei dagokie erreskate hori, beraz  Italia, Grezia, Malta edo  Espainia; baina  Europako Batasuneko gainerako  herrialdeek ezin dituzte  4 herrialde horiek bakarrik utzi. Irtenbide bat izan liteke  itsasoan galdutako pertsona horiek Europako  herrialde guztien artean banatzea, horrek  erraza dirudi baina ez da batere  erraza.

2015ean jada onartu zen inmigranteen banaketa plangintza bat. Une horretan  Europako Batasunean soilik 3 gobernu zeuden  argi eta garbi  inmigrazioaren aurkakoak:  Hungaria, Polonia eta Txekiar Errepublika. 3 herrialde horien  aurkako jarreraren ondorioz akordio hark porrot egin zuen.

Orain  Europan gobernu gehiago dira inmigrazioaren aurkako alderdiek gidatutakoak, horietako bat guzti honetan zeresan handia duena gainera: Italia.  Testuinguru honetan, are zailagoa dirudi  migratzaileak banatzeko  akordio bat lortzea.