Osasuna eta ongizatea -
Osasuna
Osakidetzak arrisku handiko umeei eta jaioberriei jarriko die bronkiolitisaren aurkako txertoa
Hain zuzen ere, gaixotasun larria izateko arriskua duten 12 hilabetetik beherako umeei eta birusaren hedapen-garaian jaiotakoei (urritik martxora, gutxi gorabehera) jarriko diete txertoa.
EITB Media
Osakidetzak arrisku handiko umeei eta jaioberriei jarriko die arnas birus sintzitialaren (ABS) aurkako txertoa, Osasun Sailak baieztatu duene.
Hain zuzen ere, ABSk sortutako gaixotasun larria izateko arriskua duten 12 hilabetetik beherako umeei emango zaie lehentasuna, baina birusaren hedapen-denboraldian (urritik martxora, gutxi gorabehera) jaiotakoei ere jarriko diete Nirsevimab txertoa.
Jaioberrien kasuan, jaio eta hurrengo egunetan jarriko zaie.
Arnas birus sintzitiala (ABS) arnas aparatuko infekzioen eragile nagusia da urte batetik beherako umeen artean, eta kasuen % 90etan bronkiolitisa sortzen du.
Berez, birusak umeak zein helduak infektatu ditzake, baina batez ere haurren artean sortzen ditu sintoma larriak, bereziki jaio eta lehen hilabeteetan.
Nafarroan, urriaren 1etik abenduaren 31ra jaiotako arrisku handiko umeak txertatzea erabaki zuen Osasun Kontseilaritzak joan den astean.
Nolanahi ere, ez dute baztertzen 2024ko lehen hiruhilekoan jaiotakoei ere hedatzea txertaketa, egoera epidemiologikoaren arabera.