Osasuna eta ongizatea -

Minbizia

Minbiziaren kontrako ikerketa, odol analisien bidez tumoreak detektatzeko bidean

Ikerketan egindako aurrerapenek lagunduko dute identifikazio goiztiarrean, baita immunitate sistemak berak zelula kantzerigenoei eraso diezaion.

Minbizia saihesteko ohitura osasuntsuak.
Minbizia saihesteko ohitura osasuntsuak.
Minbizia saihesteko ohitura osasuntsuak.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren aurkako tratamenduan egindako azken aurrerapenez gain, prebentzioaren arloan ere berrikuntzak ekarriko ditu ikerketak. Ikertzaileak oso gertu daude gure gorputzean tumore bat hazten ari den jakiteko modu errazagoak lortzetik, odol analisien bitartez.

Tumore bat lehenbailehen identifikatzea oso garrantzitsua da, hain zuzen ere, tratamendua denboraz hasteko. Eduard Batlle IRB Bartzelonako Kolon eta Ondesteko Minbiziaren laborategiko buru eta ICREA ikerketa-irakasleak azaldu duenez, ikerketan egindako aurrerapenek identifikazio goiztiarrean lagunduko dute, baita immunitate sistemak berak zelula kantzerigenoei eraso diezaien ere.

Odol analisi baten bitartez jakin ahalko dugu tumore bat dugun, ikerkuntzari esker
Odol analisi baten bitartez jakin ahalko dugu tumore bat dugun, ikerkuntzari esker
Odol analisi baten bitartez jakin ahalko dugu tumore bat dugun, ikerkuntzari esker

2:47

Gaixotasuna hobeto ezagutzeak prebenitzen ikasten laguntzen digu; izan ere, bizi itxaropena handitzearekin batera, minbizia eragiten duten mutazioak garatzeko probabilitatea ere areagotzen doa.

Txertaketa garrantzitsua da, baita detekzio goiztiarreko probetan parte hartzea. Horiekin batera, ohitura osasungarriak ezagunak dira, batez ere elikadura osasuntsua izatea eta kirola egitea. Denek laguntzen dute prebentzioan.

Minbizia prebenitzeko ohitura osasuntsuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Ongizatea eta osasuna