Osasuna eta ongizatea -
KORONABIRUSA
Covid-19aren aurkako txertoaren dosi kopurua ia bikoiztu egin da azken astean
Azken astean 16.614 pertsonak jaso dute bigarren indartze-injekzioa. Adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.
N. B. | AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azken astean 16.614 pertsonak jaso dute bigarren errefortzu-injekzioa, aurreko astean 8.974 izan ziren bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako covid-19aren aurkako txertaketari buruzko informazio-buletinean jasotako datuen arabera.
Immunizazio-tasa osoak % 92,8an jarraitzen du. % 75,8k lehen errefortzu-dosia jaso du, eta % 33,9k bigarren errefortzu-dosia.
Guztira, 18 urtetik gorako 1.301.685 pertsonak jaso dute orain arte covid-19aren aurkako txertoa indartzeko lehen dosia Euskadin, eta 441.816k jarri dute bigarrena.
Zure interesekoa ere izan daiteke: Bost pertsona hil dira covid-19aren ondorioz EAEn, eta adierazle guztiek behera egin dute