Osasuna eta ongizatea -

Bronkiolitis akutua

Nire seme-alabak bronkiolitis sintomak ditu: Noiz joan behar dut medikuarenera?

Bronkiolitisa arnas infekzioa da, eta batez ere umetxoei eragiten die, urria eta martxoa bitartean. Sintoma arinak beste gaixotasun batzuen oso antzekoak dira. Medikuarenera noiz joan azalduko dizugu.

Bronkiolitisa.
Bronkiolitisa.
Bronkiolitisa.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bronkiolitisa arnas infekzioa da, birus batean du jatorria, eta batez ere, bi urtetik beherako haurrei eragiten die. Eragin handiagoa izaten du udazkenean eta neguan, eta, dagoeneko, Lehen Arretan nabaritzen ari dira.

Ez dago sendatzeko medikamenturik, eta zainketak aplikatzen dira. Kasu gutxitan izaten da beharrezkoa ospitaleratzea. Horregatik, garrantzitsua da sintomak identifikatzen jakitea.

Nola identifikatu bronkiolitisa?

Lehen sintomak katarro soil batenak dira: eztula, mukiak sudurrean, eta, batzuetan, sukarra.

Hala ere, egun gutxiren buruan, arnasa hartzeko edo jateko zailtasunak ere ager litezke, baita bularrean txistuak entzun, eta, arnasa hartzean, saihetsak hondoratu edo tripa mugitu ere.

Noiz joan behar naiz kontsultara?

Osakidetzak bere webgunean gomendatzen duenez, sintoma hauetakoren bat identifikatzen denean, pediatrarenera jo beharko litzateke:

- Arnasa gero eta zailtasun handiagoz edo azkarrago hartzea.

- Segundo batzuez ez arnastea.

- Ezpainen kolorea aldatzea (urdin-morea).

- Elikagaiak hartzea kostatzea, edo botaka egitea.

- Pardela ez bustitzea, eta ahoa eta mihia lehor izatea.

- Ahul egotea.

- Sukar oso altua izatea.

Adituek ohartarazi dute bronkiolitis kasuen gailurra hurrengo asteetarako espero dela
Adituek ohartarazi dute bronkiolitis kasuen gailurra hurrengo asteetarako espero dela
Adituek ohartarazi dute bronkiolitis kasuen gailurra hurrengo asteetarako espero dela

03:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak