Mundua -
Hamasen 25. urteurrena
Meshalek Palestina osoa askatu askatuko duela ziurtatu du
"Ez diogu lur zati txikienari ere uko egingo" esan du Hamaseko buruzagiak. Meshalen hitzetan, Palestina "arabiarra eta islamiarra izan da eta izaten jarraituko du".
Erredakzioa
Jaled Meshal Hamaseko agintari nagusiak "Palestina askatzea" promestu eta "Jordan ibaitik Mediterraneora doan lurraren milimetro bat berari ere" uko ez diola egingo esan du. Horretarako, erresistentziaren eta palestinar taldeen batasunaren alde egin du.
"Hamasen 25. urteurrenean Palestinako lurrak, eskubideak eta aberria gureak direla esaten dizuet, Jordan ibaitik Mediterraneora, iparraldetik hegoaldera", esan die Gazako hiriburuan bildutako ehunka mila palestinarrei, Hamasen 25. urteurrenean.
"Ez diegu lur zati txikiena ere utziko", gaineratu du Meshalek Palestina "arabiarra eta islamiarra izan da eta izaten jarraituko du".
"Palestinako lurra gurea izango"
"Palestina gurea da, eta ez beste inorena; ez dugu inoiz okupazioa eta legez kanpoko presentzia zilegitzat hartuko. Momenturen batean, Palestinako lurre gurea izango da, eta inoiz ez sionistena", azpimarratu du.
Hamaseko liderra ostiralean iritsi zen Gazara bertara Israelekin hitzartutako su-etenaren ostean egindako lehen bidaian. Meshalen hitzetan, Palestina "Gazako herriaren sakrifizioen bidez askatu dute", eta Gazari eskerrak eman dizkio egindako erresistentziagatik.
Jaled Meshal Hamaseko agintari nagusiak "Palestina askatzea" promestu eta "Jordan ibaitik Mediterraneora doan lurraren milimetro bat berari ere" uko ez diola egingo esan du. Horretarako, erresistentziaren eta palestinar taldeen batasunaren alde egin du. "Hamasen 25. urteurrenean Palestinako lurrak, eskubideak eta aberria gureak direla esaten dizuet, Jordan ibaitik Mediterraneora, iparraldetik hegoaldera", esan die Gazako hiriburuan bildutako ehunka mila palestinarrei, Hamasen 25. urteurrenean. "Ez diegu lur zati txikiena ere utziko", gaineratu du Meshalek Palestina "arabiarra eta islamiarra izan da eta izaten jarraituko du"."Palestinako lurra gurea izango""Palestina gurea da, eta ez beste inorena; ez dugu inoiz okupazioa eta legez kanpoko presentzia zilegitzat hartuko. Momenturen batean, Palestinako lurre gurea izango da, eta inoiz ez sionistena", azpimarratu du.Hamaseko liderra ostiralean iritsi zen Gazara bertara Israelekin hitzartutako su-etenaren ostean egindako lehen bidaian. Meshalen hitzetan, Palestina "Gazako herriaren sakrifizioen bidez askatu dute", eta Gazari eskerrak eman dizkio egindako erresistentziagatik.