Mundua -

Egipto

Mursik bertan behera utzi du boterera lotuko zion Dekretua

Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak bultzatutako Nazio Eztabaida larunbat honetan hasi da. Herrialdeak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz, hainbat dira batzarrarera bertaratutakoak.

Istiluak Egipton. EFE
Istiluak Egipton. EFE
Egipto, konponbidea ezin aurkitu

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak azkenaldian hainbeste hika-mika sortu duen Lege-Dekretua bertan behera uztea erabaki du, dekretua berridazteko ardura izango duen batzordeko kide batek jakinarazi duenez. Dekretu hori onartuz gero, Mursik Justiziaren aurrean bere boterea blindatuko zukeen

Dena den, Mursik antolatutako Nazio Eztabaidan parte hartu duen Mohamed Selim al Awa islamiarrak argitu duenez, Konstituzio berriaren galdeketa abenduaren 15ean izango da, hasiera batean zegoen bezala.

Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak bultzatutako Nazio Eztabaida larunbat honetan hasi da. Herrialdeak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz, hainbat dira batzarrarera bertaratutako norbanako zein alderdi politikoak. Dena den, oposizio laikoko ordezkariek huts egin dute.

Partehartzaileen artean Abu Laela Madi, Al Wasat alderdi islamista moderatuaren presidentea, eta Al Nur, alderdi salafistaren presidentea daude, Mena albiste agentzia egiptoarrak azaldu duenez.

Ministroen Kontseiluaren oniritzia

Egunkariaren arabera, Armadari eskumenak emateko erabakia Ministroen Kontseiluaren oniritzia dauka jada, eta Mursik berrestea bakarrik falta da.

Bestalde, Mohamed Badia Anaia Musulmanen gidari espiritualak esan du Mohamed Mursi presidentearen legezkotasuna defendatuko dutela, eta alderdiko 28 egoitzari su eman dietela salatu dute.

"Logikoa al da kalera ateratzea presidentea kentzeko eskatzera? Guk legezko presidentea dela defendatuko dugu, kosta ahala kosta", azpimarratu du Badiak, oposizio laikoak Mursiren kontra egindako kritikei erantzuteko.

Istiluak

Mohamed Mursi presidentearen aldekoek eta kontrakoek istiluak eragin dituzte bart Alejandrian, Egiptoko iparraldean, eta bertako udaletxean indarrez sartu dira.

Istiluetan, elkarri harriak bota dizkiete eta zenbait tiro ere entzun dira, bertako hedabide baten arabera.Udaletxean sartu diren zenbait manifestari aurretik egindako beste protesta batean parte hartu dute, asteazkenean, presidentetzako Kairoko egoitzaren aurrean egindako eserialdiaren kontrako errepresioa salatzeko.

Bestalde, Kairotik 100 kilometro ingurura, Tanta hirian, Mursiren kontrako jendetza batek Askatasuna eta Justizia Anaia Musulmanen Alderdiko (FJP) egoitzari su eman dio.

Kairon

Anaia Musulmanen ehundaka kide Kairoko Rabia al Adawiyya meskitaren aurrean bildu dira bart, Mohamed Mursi presidenteari babesa agertzeko.

Manifestariek Mursiren argazkiak eta pankartak zituzten, presidentearen aldeko leloekin: "Zu zara legezko presidentea" eta "Egiptoko herria zure erabakiaren alde dago, oh Mursi".

Anaia Musulmanek erreferendumaren datari eustea eskatu diote Mursiri, hau da, abenduaren 15ean egitea, eta presioen aurrean bururik ez makurtzea.

Erreferenduma

Konstituzionaren inguruko erreferenduma atzeratzeko prest egon liteke Mohamed Mursi, baina baldintzak ezarrita, Mahmud Meki Egiptoko presidenteordeoak ostiral honetan adierazi duenez. Berez, hilaren 15erako dago erreferenduma aurreikusita, baina Mursiren testuak zatiketa eragin du Egipton.

Oposizio ez islamiarrak elkarrizketarako Mursik egindako deialdia errefusatu du. Izan ere, ostegun honetan Musik elkarrizketa nazionala egiteko deia egin zuen, baina oposizioak dei horri ezezkoa eman protesta deitu du.

Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak azkenaldian hainbeste hika-mika sortu duen Lege-Dekretua bertan behera uztea erabaki du, dekretua berridazteko ardura izango duen batzordeko kide batek jakinarazi duenez. Dekretu hori onartuz gero, Mursik Justiziaren aurrean bere boterea blindatuko zukeenDena den, Mursik antolatutako Nazio Eztabaidan parte hartu duen Mohamed Selim al Awa islamiarrak argitu duenez, Konstituzio berriaren galdeketa abenduaren 15ean izango da, hasiera batean zegoen bezala.Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak bultzatutako Nazio Eztabaida larunbat honetan hasi da. Herrialdeak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz, hainbat dira batzarrarera bertaratutako norbanako zein alderdi politikoak. Dena den, oposizio laikoko ordezkariek huts egin dute.Partehartzaileen artean Abu Laela Madi, Al Wasat alderdi islamista moderatuaren presidentea, eta Al Nur, alderdi salafistaren presidentea daude, Mena albiste agentzia egiptoarrak azaldu duenez.Ministroen Kontseiluaren oniritzia Egunkariaren arabera, Armadari eskumenak emateko erabakia Ministroen Kontseiluaren oniritzia dauka jada, eta Mursik berrestea bakarrik falta da. Bestalde, Mohamed Badia Anaia Musulmanen gidari espiritualak esan du Mohamed Mursi presidentearen legezkotasuna defendatuko dutela, eta alderdiko 28 egoitzari su eman dietela salatu dute. "Logikoa al da kalera ateratzea presidentea kentzeko eskatzera? Guk legezko presidentea dela defendatuko dugu, kosta ahala kosta", azpimarratu du Badiak, oposizio laikoak Mursiren kontra egindako kritikei erantzuteko. IstiluakMohamed Mursi presidentearen aldekoek eta kontrakoek istiluak eragin dituzte bart Alejandrian, Egiptoko iparraldean, eta bertako udaletxean indarrez sartu dira. Istiluetan, elkarri harriak bota dizkiete eta zenbait tiro ere entzun dira, bertako hedabide baten arabera. Udaletxean sartu diren zenbait manifestari aurretik egindako beste protesta batean parte hartu dute, asteazkenean, presidentetzako Kairoko egoitzaren aurrean egindako eserialdiaren kontrako errepresioa salatzeko. Bestalde, Kairotik 100 kilometro ingurura, Tanta hirian, Mursiren kontrako jendetza batek Askatasuna eta Justizia Anaia Musulmanen Alderdiko (FJP) egoitzari su eman dio. KaironAnaia Musulmanen ehundaka kide Kairoko Rabia al Adawiyya meskitaren aurrean bildu dira bart, Mohamed Mursi presidenteari babesa agertzeko. Manifestariek Mursiren argazkiak eta pankartak zituzten, presidentearen aldeko leloekin: "Zu zara legezko presidentea" eta "Egiptoko herria zure erabakiaren alde dago, oh Mursi".Anaia Musulmanek erreferendumaren datari eustea eskatu diote Mursiri, hau da, abenduaren 15ean egitea, eta presioen aurrean bururik ez makurtzea. ErreferendumaKonstituzionaren inguruko erreferenduma atzeratzeko prest egon liteke Mohamed Mursi, baina baldintzak ezarrita, Mahmud Meki Egiptoko presidenteordeoak ostiral honetan adierazi duenez. Berez, hilaren 15erako dago erreferenduma aurreikusita, baina Mursiren testuak zatiketa eragin du Egipton.Oposizio ez islamiarrak elkarrizketarako Mursik egindako deialdia errefusatu du. Izan ere, ostegun honetan Musik elkarrizketa nazionala egiteko deia egin zuen, baina oposizioak dei horri ezezkoa eman protesta deitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Egipto gaur Protestak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?