Mundua -
TESTAMENTUA
Frantzisko aita santuak Andre Maria Nagusia basilikan lurperatzea eskatu du bere testamentu espiritualean
Frantzisko aita santuak 2022ko ekainean idatzi zuen testamentua eta hil ondoren argitara eman dute: Ama Birjinari zion debozioa agerikoa da bertan, eta Andre Maria Nagusiaren Basilikan hileta apala egin diezaiotela eskatu zuen testuan.
Agentziak | EITB MEDIA
Frantzisko aita santua hil eta Vatikanoko haren apartamentua sinbolikoki itxi ondoren, bere testamentu espirituala zabaldu dute, 2022ko ekainaren 29an idatzia. Bertan, Aita Santuak betiereko bizitzarekin konfiantza adierazten du hilobirako eta hileta elizkizunetarako zer nahi zuen zehaztu zuen.
Dokumentuak tonu intimoa du, eta Andre Maria Nagusiaren basilikan hileta apala egin diezaiotela eskatu zuen testuan, esanahi berezia zuen santutegian. Testuak berak jasotzen duenez, Frantzisko otoitz egitera joaten zen bertara, bidaia apostoliko guztiak hasi eta amaitutakoan.
"Nire lurreko azken bidaia santutegi honetan bukatzea nahi nuke", idatzi du aita santuak, leku zehatza zehaztasunez adieraziz: Pauloren Kaperaren eta Sforzatarren Kaperaren arteko nitxoa. Bere hilobia lurrean egon dadila ere eskatu du, xumea izan dadila eta inskripzio bakarra eraman dezala: Franciscus.
Testamentuak adierazten du, halaber, ehorzketaren gastuak berak izendatutako ongile batek ordainduko dituela eta Rolandas Makrickas monsinoreak kudeatuko duela.
Bizitzako azken garaiko sufrimendua munduko bakeari eta herrien arteko anaitasunari eskani dizkiela idatzi du Frantziskok. Maite izan dutenei eta haren alde otoitz egin dutenei ere eskerrak eman dizkie.