Mundua -

HONDAMENDI NATURALA

7,7 graduko lurrikara batek 200 hildakotik gora eragin ditu Myanmarren eta Thailandian

700 pertsona inguru zauritu ditu lurrikarak, eta ehunka desagertu dira. Myanmarko batzorde militarrak laguntza eskatu dio nazioarteari, eta larrialdi egoera ezarri du. Gobernuz kanpoko erakundeek laguntza humanitarioari trabarik ez jartzeko eskatu diote Myanmarko batzorde militarrari.

Lurrikara Birmanian. EFE.
Lurrikara Birmanian. EFE.

7,7 graduko lurrikara izan da Myanmarren, eta Thailandia eta Txina ere astindu ditu

0:43

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,7 graduko lurrikara batek Myanmar erdialdea eta iparraldea astindu ditu ostiral honetan. Arratsaldeko lehen orduan egindako balantzearen arabera, 200 bat pertsona hil dira Myanmarren soilik, eta 700 inguru zauritu dira. 

Horren aurrean, eta lurrikarak eragin dituen ondorio latzak kontuan hartuta, Myanmarko batzorde militarrak laguntza eskatu dio nazioarteari, eta larrialdi egoera ezarri du.

Telefono bidez zabaldutako mezu labur batean eman du horren berri batzordeko bozeramaile Zaw Min Tunek. Bien bitartean, NBEk, tokiko komunikabideak aipatuta, zehaztu du ehunka direla Myanmarren eta Thailandian lurrikararen eraginez hildakoak.

Infografia: EITB

Infografia: EITB

Bangkoken, momentuz, 10 dira hildakoak eta 16 zaurituak, baina 100 lagun baino gehiago desagertu dira, obretan ziren hiru eraikin behera erori eta azpian harrapatuta.

12:50ean (06:20 GMT) jazo da lurrikara Sagaing eskualdetik 10 kilometrora, eta Mandalaytik 17 kilometrora izan du epizentroa. 

Horren aurrean, alerta laranja ezarri dute (gorria da larriena) lurrikarak eragindako heriotzengatik eta galera ekonomikoengatik.

Etxe orratz bat erori da Bangkoken
Etxe orratz bat erori da Bangkoken

Etxe orratz bat erori da Bangkoken

0:16

Bestalde, NBE eta World Vision eta Christian Aid gobernuz kanpoko erakundeak lurrikara gertatu den lekura joateko prestatzen ari dira.

Lekukoen esanetan, hainbat eraikin kaltetu dira, eta erreskate taldeetako langile batek esan du ez dutela hondakinen artean gorpuak bilatzeko bitartekorik, eta hildakoak eta zaurituak handik ateratzen ari direla.

Tokirik kaltetuenak argindarrik gabe geratu dira.

Lurrikara Bangkoken. EFE.

Lurrikara Bangkoken. EFE.

Laguntza humanitarioa, eta Armada balizko oztopo gisa

Garikoitz Goñi, Bangkoken ikasten ari den oriotarra: ''Eraikinak gelatinak bezala mugitzen ziren''
Garikoitz Goñi, Bangkoken ikasten ari den oriotarra: ''Eraikinak gelatinak bezala mugitzen ziren''

Garikoitz Goñi, Bangkoken ikasten ari den oriotarra: ''Eraikinak gelatinak bezala mugitzen ziren''

1:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak