Mundua -

PALESTINA

'No Other Land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute Zisjordanian, kolonoek jipoia eman ondoren

'No Other Land' zintan Masafer Yatta eskualdearen okupazioa eta Israel bertan egiten ari den txikizioa erakusten dira. Urtarrilean, dokumental onenaren Oscar saria jaso zuen lanak.

Hamdan Ballal, ezkerretik hasit hirugarrena. Argazkia: EFE
Hamdan Ballal, ezkerretik hasit hirugarrena. Argazkia: EFE

Hamdan Ballal 'No other land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute, kolonoek jipoitu ostean

0:39

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamdan Ballal No Other Land dokumentalean egindako lanagatik aurten Oscar saria jaso duen zinemagile palestinarra atxilotu eta jipoitu zuten israeldarrek atzo. Aurrena, kolono talde batek Zisjordaniako Masafer Yatta eskualdean eraso egin zion, eta, ondoren, anbulantzian zeramatela, soldadu israeldarrek preso hartu zuten. Oraingoz, ez dakite nora eraman zuten.

Yuval Abrahman dokumental ezagunaren beste zuzendarietako batek salatu zuen gertatutakoa, X sarean zabaldutako mezu batean. "Kolono talde batek Hamdan Ballal jipoitu du, No other land gure filmaren zuzendarikidea. Bere etxera sartu ziren eta gorputz osoa kolpatu zioten: zauriak ditu buruan eta sabelean, odola dario", idatzi zuen Abraham zinemagile israeldarrak.

Erantsi zuenez, erasoaren ondoren, "militarrek abulantzia inbaditu eta atxilotu" egin zuten. "Ordutik, ez dugu haren berririk".

Mezua idatzi eta gutxira, bideo bat ere zabaldu zuen Abrahamek. Bertan, aurpegia estalita duen gizonezko batek ekintzaile atzerritarrei eraso egiten ari zitzaiela ikus daiteke. "Bideoan ikus daitekeen maskaradun kolonoa Hamdanen herriari eraso egin zion taldeko kideetako bat da. Ekintzaile estatubatuarren kontrako erasoak egiten jarraitu dute, haien autoei harriak jaurtitzen. Hamdan non dagoen jakin gabe jarraitzen dugu", azaldu zuen.

Halaber, Basel Adra kazetari palestinarrak eta aipatutako dokumentalaren zuzendarikide ere badenak sare sozial berean Hamdanen etxean bizitako egoera kontatu zuen. "Karamekin nago, Hamdanen 7 urteko semearekin, Hamdamen odol putzuaren ondoan, bere etxean, kolonoek jipoitu ondoren (...). Horrela ari dira Masafer Yatta desagerrarazten", zioen.

Lau zinemagilek zuzendutako lana da No Other Land. Adraren egoera kotatzen du, Ziskjordania hegoaldean dagoen Masafer Yatta eskualdean bizi den herritarra. Israelen okupazioa eta herri oso baten txikizioa erakusten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila