Mundua -

Gaza, erasopean

Salah al-Bardaweel Hamaseko buruzagi politikoa hil da Israelek Gazan egindako aire-eraso batean

Erasoa Al-Mawasiko eremu humanitarioan gertatu da, Gazako Zerrendaren hegoaldean. Buruzagia bere kanpin-dendan zegoen erasoa hasi denean.

Israelek egindako eraso baten irudia. Argazkia: EFE
Israelek egindako eraso baten irudia. Argazkia: EFE

Gutxienez 35 pertsona hil ditu Israelek bart Gazako hegoaldean egindako erasoetan

0:44

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salah al-Bardaweel Hamas talde islamistak Gazako Zerrendan duen buruzagi politikoa hil da Israelen aire-eraso batean, Hamasek komunikatu baten bidez baieztatu duenez.

Erasoa Al-Mawasiko eremu humanitarioan gertatu da, Gazako Zerrendaren hegoaldean. Buruzagia bere kanpin-dendan zegoen erasoa hasi denean.

Asteburu honetan, Israelek Rafahko beste eremu batzuetara zabaldu du erasoaldia, eta gutxienez 35 pertsona hil dira goizaldean izandako erasoetan. Gainera, Israelek beste ebakuazio bat agindu du, eta Al-Mawasiko eremu humanitariora joateko agindu die Rafahko gazatarrei.

Israelek asteartean ekin zien berriro Gazako Zerrendako erasoei, eta Hamasi egotzi zion urtarrilaren 19an hasitako su-eten akordioa haustea.

Su-etena hautsi denetik Israelek Gazan egindako erasoetan 634 pertsona hil dira. Zaurituak, berriz, gutxienez 1.172 dira, Palestinako Gobernuko Osasun Ministerioak Gazako Zerrendan egindako txostenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Hamas Benjamin Netanyahu