Mundua -
Vatikanoa
Aita santuak igandean jasoko du sendagiria
37 egun egin ditu aita santuak Gemelli ospitalean, arnasketa arazoak tarteko.
EITB Media
Frantzisko aita santuak sendagiria jasoko du igande honetan, artatu duten medikuek jakitera eman dutenez. 37 egun egin ditu aita santuak Gemelli ospitalean, arnasketa arazoak tarteko. Erietxea utzi ondoren, Vatianoko Santa Marta Etxean duen egoitzara itzuliko da.
Sergio Alfieri osasun-zentroan artatu duen mediku taldeko buruaren esanetan, "aita santua egonkor dago duela hamabost egunetik". "Santa Marta Etxean atseden hartzen jarraituko du, gutxienez bi hilabetez", gaineratu du.
88 urte ditu Frantzisko aita santuak, eta otsailaren 14an ospitaleratu zuten, arnasa hartzeko arazoak zituelako. Infekzio polimikrobiologikoak eragindako bronkitisaren ondorioz, pneumonia bilaterala izan zuen.