Mundua -

Ekialde Hurbila

Israelek 130 palestinar hil ditu Gazako Zerrendan azken 48 orduetan

Hamasek bahitu eta Israelgo Defentsa Indarrek askatutako 40 bat lagunek Netanyahuren Gobernuari eskatu diote eten ditzatela erasoak, eta itzul daitezela negoziazio mahaira.

Desplazatutako palestinarrak kanpaleku batean. Argazkia: EFE
Desplazatutako palestinarrak kanpaleku batean

Desplazatutako palestinarrak kanpaleku batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 130 palestinar hil ditu Israelek azken 48 orduetan Gazako Zerrendan. Iragan asteartean, su-etena hautsi eta erasoaldia berrabiatu zuen Israelek, eta harrezkero 634 pertsona hil ditu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.

Azken egunetan, bestalde, 236 lagun zauritu dituzte (1.172 martxoaren 18az geroztik), eta ehunka biktima daude hondakinen azpian harrapatuta.

Balantze hori kontuan hartuta, 49.747 dira orotara Israelek 2023ko urriaren 7tik Gazan hil dituen palestinarrak, eta 113.213 zauritutakoak.

Esan bezala, asteartean hautsi zuen urtarrilean adostutako menia Israelek. Salaketak eta berriro su-etenari eusteko eskaera ugari jaso ditu ordudanik nazioartetik.40 bahitu ohik erasoak gelditzeko eskatu diote Netanyahuri

Hamasek bahitu eta Israelgo Defentsa Indarrek askatutako 40 bat lagunek erasoak eten ditzala eskatu diote Netanyahuren gobernuari, eta itzul dadila negoziaziorako mahaira, oraindik askatu gabe dauden 60 pertsonak libre utz ditzaten.

Horretarako, bahitutako pertsonen 250 senidek sinatu duten gutun bat argitaratu dute, Hamasekin hitzartutako akordioa bete eta erasoa buka dezatela aldarrikatzeko.

125.000 gazatarrek utzi behar izan dute euren bizilekua menia amaitu zenetik

125.000 palestinarrek utzi behar izan dute euren bizilekua asteartetik, erasoen eta Israelgo Armadaren aginduen ondorioz, EFE albiste agentziak zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Hamas Benjamin Netanyahu