Mundua -

AEB

Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri

Martxoaren 25ean jakinaraziko diete neurria Kubatik, Nikaraguatik, Haititik eta Venezuelatik AEBra hegazkinez joateko baimena jaso zuten 532.000 herritarri.

Trump dekretu bat sinatzen Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Trump dekretu bat sinatzen Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Trump dekretu bat sinatzen Etxe Zurian. Argazkia: EFE

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trumpen Administrazioak babesa kenduko die 2022an lan egiteko behin-behineko baimenarekin AEBra iritsi ziren milioi erdi migratzaileri.

Erregistro Federalak ostiralean iragarritako neurria martxoaren 25ean jakinaraziko zaie Kubatik, Haititik, Nikaraguatik eta Venezuelatik AEBra hegazkinez joateko baimena jaso zuten 532.000 herritarri, Bloomberg agentziak jakinarazi duenez.

Horrela, Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren arabera, milioi erdi pertsonak baino gehiagok legezko egoera galduko dute apirilaren amaieran, eta AEBn geratzeko bestelako baimenik ez dutenek alde egin beharko dute edo deportatu egingo dituzte.

Kuba, Haiti, Nikaragua eta Venezuelatik AEBra joateko baimen humanitarioa jaso zuten herritarren egoitza baimen berezia bertan behera uztea erabakita, Donald Trump presidenteak beste urrats bat egin du migratzaileen aurka, AEBn legalki sartu zirenak eta zigor aurrekaririk ez dutenak ere barne hartzen dituelako.

Joe Biden presidenteak onartu zuen Ameriketako lau herrialde horietako migratzaileei AEBra modu seguruen bidez heltzeko aukera eman zien egitasmoa, mugako arriskuei aurre egiteko. Trump horrelako programen kontra agertu da, legez kanpokotzat jota, eta muga irekiekin alderatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump