Mundua -

Gaza, erasopean

Israelgo tropek bonbardaketa gogorrak egin eta Gazan sartu dira, lurreko operazio "espezifikoak" egiteko

Armadaren esanetan, infanteriako brigadetako bat inguruan izango da, "Zerrendan operazioak egiteko".

Israelek abiatutako eraso berriek 400 pertsona baino gehiago hil dituzte. Argazkia: EFE
Israelek abiatutako eraso berriek 400 pertsona baino gehiago hil dituzte. Argazkia: EFE

Israelek lurreko operazio ''espezifikoak'' hasi ditu Gazan

0:31

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak esan du asteazken honetan Gazako Zerrendan lurreko operazio "espezifikoak" hasi dituela, "moteltze partzialeko gune bat sortzeko". Iturri lokalek esan dute Salah al-Din errepidea blokeatu dutela, Palestinako enklabea iparraldetik hegoaldera lotzen duena.

Israelgo iturrien arabera, tropak Netzarimeko igarobidea erdialdera ere hedatu dira, Gaza Hiriaren hegoaldean kokatutako eremu militar eta kameradun kontrol postu batera. Iragan otsailaren 9an erretiratu zen Israel handik, su-eten akordioaren lehen fasearen baldintzetako bat zen eta.

Gainera, Armadak ziurtatu du infanteriako brigadetako bat Hego Komandoan (Gaza hartzen duen indar armatuen lurralde-sektorea) egongo dela, "Zerrendan operazioak egiteko prest".

Astearte goizaldeko 2:00 pasata, Israelek amaitutzat eman zuen urtarrilaren 19tik indarrean zegoen su-etena, eta ehun puntu inguru bonbardatu zituen Gaza osoan. Erasoetan 400 pertsona baino gehiago hil dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina