Mundua -

Gazako bonbardaketak

'Zortzi egun hauek benetako infernua izan dira'

Ahmad Yacoub idazle palestinarrak Gazako egoeraren berri eman digu, Gazatik bertatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi egunean aurrenekoz, bonbardaketek ez dituzte Gazako biztanleak esnatu gaur. Zortzi egunean aurrenekoz, su-etena izan da gaur Gazan, Israelgo Armadak 150 palestinarretik gora hil eta gero.

"21:00etan [su-etena ordu horretan sartu da indarrean], Gazako herritarrak kalera atera dira, ospatzera, abestera eta dantza egitera; biziaren omenezko maitasun inauteria izan da, 'heriotzari heriotza' esan dute". Ahmad Yacoub idazle palestinarraren hitzak. Gazan bizi da, eta bertatik hitz egin du Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean, palestinarrek bizitakoa azaltzeko.

"Zortzi egun hauek benetako infernua izan dira; bonbardaketak ez dira eten eguneko 24 orduetan; ordu erdian behin egiten zituzten bonbardaketak; beldurgarria izan da", adierazi du.

Ahmaden esanetan, "umeek noraezean egiten zuten korrika" bonbardaketak zeudenean. "Ume batzuek 'lagunduguzu' eskatu zidaten, baina nik ezin nituen hegazkinak gelditu".

Idazle palestinarraren begietan, Israelek palestinarrak "zigortzeko" egin ditu bonbardaketak, eta Gaza osoan umeentzako, emakumeentzako eta adinekoentzako babesleku publikorik ez zegoela azaldu du.

Su-etena lortuta, Ahmad Yacoubek gogorarazi du israeldarren eta palestinarren arteko "konponbide bidezkorik" ezean, erasoek "jarraitu" egingo dutela. "Gerraren ostean, bakea da bigarren urratsa", nabarmendu du.

Zortzi egunean aurrenekoz, bonbardaketek ez dituzte Gazako biztanleak esnatu gaur. Zortzi egunean aurrenekoz, su-etena izan da gaur Gazan, Israelgo Armadak 150 palestinarretik gora hil eta gero."21:00etan [su-etena ordu horretan sartu da indarrean], Gazako herritarrak kalera atera dira, ospatzera, abestera eta dantza egitera; biziaren omenezko maitasun inauteria izan da, 'heriotzari heriotza' esan dute". Ahmad Yacoub idazle palestinarraren hitzak. Gazan bizi da, eta bertatik hitz egin du Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean, palestinarrek bizitakoa azaltzeko."Zortzi egun hauek benetako infernua izan dira; bonbardaketak ez dira eten eguneko 24 orduetan; ordu erdian behin egiten zituzten bonbardaketak; beldurgarria izan da", adierazi du.Ahmaden esanetan, "umeek noraezean egiten zuten korrika" bonbardaketak zeudenean. "Ume batzuek 'lagunduguzu' eskatu zidaten, baina nik ezin nituen hegazkinak gelditu".Idazle palestinarraren begietan, Israelek palestinarrak "zigortzeko" egin ditu bonbardaketak, eta Gaza osoan umeentzako, emakumeentzako eta adinekoentzako babesleku publikorik ez zegoela azaldu du.Su-etena lortuta, Ahmad Yacoubek gogorarazi du israeldarren eta palestinarren arteko "konponbide bidezkorik" ezean, erasoek "jarraitu" egingo dutela. "Gerraren ostean, bakea da bigarren urratsa", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gazako bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbila gaur