Mundua -

GERTAKARIA

Gutxienez 59 pertsona hil dira Ipar Mazedoniako dantzaleku batean piztu den sutean

03:00ak aldera piztu da sutea, kontzertu batean, eta 1.500 pertsona inguru zeuden bertan.

Mazedonian sutea gertatu den lekua. Argazkia: Efe
Mazedonian sutea gertatu den lekua. Argazkia: Efe

Dozenaka hildako Ipar Mazedoniako dantzaleku batean piztu den sute baten ondorioz

0:30

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pantxe Toxkovski Ipar Mazedoniako Barne ministroak baieztatu du Kotxani herriko Pulse izeneko dantzalekuan izan den sutean gutxienez 59 pertsona hil eta 155 zauritu direla. Horietatik 12 egoera kritikoan daude.

"Atsekabe handiz, iritzi publikoari jakinarazten diot orain arte 59 direla tragedian hildakoak, eta ehun inguru zaurituta daudela. Kotxani, Stip eta Skopjeko ospitaleetara eraman dituzte zaurituak", adierazi du ministroak, sutea piztu den lekutik bertatik.

"Sutearen nondik norako guztiak argituko dira, eta arduradun guztiek erantzun egin beharko dute. Antolatzaileetako batzuk atxilotu dituzte, eta beste batzuk zaurituen artean daude", gaineratu du Toxkovskik kazetarien aurrean.

mk.mk albiste atariak zabaldutako informazioaren arabera, areto barruan piroteknia modu okerrean erabiltzeagatik piztu da sua.

Ondoren, izua zabaldu da diskoteka barruan, eta jende oldean itota hil dira pertsona batzuk, eta gainerakoak, suak erreta.

Dirudienez, irekita egoteko baimen faltsua zuen diskotekak. Lau lagun atxilotzeko agindua eman du Poliziak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Eguneko albisteak Albisteak