Mundua -

Bonbardaketak Gazan

Su-etena, gertuago Gazan

Baliteke Israelgo Gobernuak eta Hamasek gaur bertan adostea su-etena, hedabide israeldarren arabera.

Hamas
Hamas
Armada Gaza inbaditzeko prest dagoela esan du Israelgo gobernuak

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo eta Hamasen gobernuak su-etena adosteko zorian egon litezke, Haaretz egunkari israeldarrak jakinarazi duenez.

Bi aldeak Egipton negoziatzen ari dira egunotan, herrialde horretako Gobernua bitartekari, eta gaurko bilera giltzarria izan liteke, betiere aipatu kazetaren esanetan.

Israel gaur astebete hasi zen Gazari erasotzen, eta ordutik 100dik gora palestinar hil ditu, horietako % 40, umeak eta emakumeak.

Osasunaren Mundu Erakundeak gaineratu duenez, 700 pertsona inguru ospitaleratuta daude, tartean 252 ume.

Hori horrela, nazioartea su-etena lortzeko presio egiten ari da. Adibidez, Turkiako Gobernuak bi ordezkari bidali ditu Kairora, negoziazioetan parte hartzeko. Egiptoko hiriburura Ban Ki-moon NBEko presidentea ere joan zen atzo, eta Barack Obama AEBetako presidenteak Hillary Clinton Estatu idazkaria bidali du, Kairora, Jerusalemera eta Ramallhara.

Errusiak ebazpen bat aurkeztuko du NBEko Segurtasun Kontseiluan, indarkeria amaitzeko helburuz. Testuak hiru eskaera egingo ditu: su-etena egitea, nazioarteak krisia konpontzen laguntzea eta israeldarrek eta palestinarrek bake-negoziazioak berriz abiatzea.

Asteazkenean, hots, Isralek erasoaldia hasi zuenean, batzartu egin zen Segurtasun Kontseilua, baina ez zuten adierazpenik onartu, AEBek (Israelen aliatu dira) galarazi egin baitzuten.

Lurreko inbasioaren mehatxua giroan dago Kairoko negoziazioetan, baina, oraingoz behintzat, Israelek atzeratzea erabaki du, balizko su-etenaren zain.

Israelgo eta Hamasen gobernuak su-etena adosteko zorian egon litezke, Haaretz egunkari israeldarrak jakinarazi duenez.Bi aldeak Egipton negoziatzen ari dira egunotan, herrialde horretako Gobernua bitartekari, eta gaurko bilera giltzarria izan liteke, betiere aipatu kazetaren esanetan.Israel gaur astebete hasi zen Gazari erasotzen, eta ordutik 100dik gora palestinar hil ditu, horietako % 40, umeak eta emakumeak.Osasunaren Mundu Erakundeak gaineratu duenez, 700 pertsona inguru ospitaleratuta daude, tartean 252 ume.Hori horrela, nazioartea su-etena lortzeko presio egiten ari da. Adibidez, Turkiako Gobernuak bi ordezkari bidali ditu Kairora, negoziazioetan parte hartzeko. Egiptoko hiriburura Ban Ki-moon NBEko presidentea ere joan zen atzo, eta Barack Obama AEBetako presidenteak Hillary Clinton Estatu idazkaria bidali du, Kairora, Jerusalemera eta Ramallhara.Errusiak ebazpen bat aurkeztuko du NBEko Segurtasun Kontseiluan, indarkeria amaitzeko helburuz. Testuak hiru eskaera egingo ditu: su-etena egitea, nazioarteak krisia konpontzen laguntzea eta israeldarrek eta palestinarrek bake-negoziazioak berriz abiatzea.Asteazkenean, hots, Isralek erasoaldia hasi zuenean, batzartu egin zen Segurtasun Kontseilua, baina ez zuten adierazpenik onartu, AEBek (Israelen aliatu dira) galarazi egin baitzuten.Lurreko inbasioaren mehatxua giroan dago Kairoko negoziazioetan, baina, oraingoz behintzat, Israelek atzeratzea erabaki du, balizko su-etenaren zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Hamas Benjamin Netanyahu gaur