Mundua -

'Defentsarako Zutabea'

Horrela eman dugu Gazako indarkeriaren berri, eitb.comen

Al Fatako eta Israeleko gobernuko ordezkariak Kairon dira su-etena negoziatzeko.

Israelek Gazako hainbat leku bonbardatu ditu. Efe.
Israelek Gazako hainbat leku bonbardatu ditu. Efe.
Bosgarren egunez Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du

01:29

Erredakazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17:30ean: Israeleko Armadak Gazaren "terroristen guneen" kontrako 50 eraso egin dituela konfirmatu du.

17:24ean: Israelek Hamaseko kohete jaurtitzaileen arduraduna hil du

17:17ean: Mila kohetetik gora jaurti dituzte Israelen aurka 5 egunetan eta 300 inguru oztopatu dituzte.

16:30ean: "Hamas sendo zigortzeko Armada prest" dagoela ohartarazi du Israelgo lehen ministroak.

15:59ean: Lau emakume, hiru haur eta hiru gizonezko, guztiak zibilak, hil dira Israelek etxe baten aurka egindako eraso batean, Palestinako medikuek jakitera eman dutenez.

Guztira, 65 palestinar eta 3 israeldar hil dira Gazako Zerrendan joan den asteazkenetik.

15:53ean: Avigdor Lieberman Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, su-etena lortzeko lehenik eta behin Hamasek behin betikoz utzi behar dio kohete jaurtitzeari.

15:25ean: Israelgo Armadak Hamaseko kohete jaurtitzaileen arduraduna hil du, "Jerusalem Post" egunkariak dioenez.

15:17ean: Bi emakume, neskato bat eta oinezko bat hil dituzte Gazan.

14:00etan: Nazioartea presioa egiten ari zaio Israeli erasoekin amaitzeko.

13:36ean: Datorren urtarrilaren 22an Israelen izango diren hauteskunde parlamentarioak bertan behera uzteko proposatu dute Likudeko hainbat ministrok eta Alderdi Laboristako buruzagiek. Horren aburuz, Gazako erasoak alderdi hauek datorren astean egin behar dituzten hauteskunde primarioak zaildu ditzake.

13:05ean: Israeleko Nazioarteko Prentsaren Elkartea kezkatuta agertu da Armada israeldarrak prentsaren bi eraikin bonbardatu eta gero. Eraso horren ondorioz, sei kazetari palestinar hil dira.

12:25ean: Gazan palestinarren aurka erasoa botatzen badu, Israelek nazioarteko mailan babesa galduko duela ohartarazi du William Hague Erresuma Batuko Kanpo Arazoetarako ministroak.

11:14ean: 52 lagun hil dira jada Gazako Zerrendan, tartean, 22 zibil. Halaber, 500 lagun zauritu dira.

11:05ean: Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan duenez, "Gazan erasoa areagotzeko eta koheteak jaurtitzeagatik Hamas zigortzeko prest dago Israel". Komunikabideen aurrean egindako agerraldian Netanyahuk esan duenez, "1.000 helburu terroristei eraso diegu Gazan".

"Gobernu erantzule gara eta herritarrak babestea da gure lehentasuna", gaineratu du.

10:48ean: Gatazkari amaiera emateko "beharrezkoa den beste" egiteko eskatu dui David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Netanyahuri.

07:00etan: Israelgo Armadak Gazako hainbat toki bonbardatzen jarraitu du, Gazako Zerrendaren aurka abiatutako 'Zutaberako Defentsa' izeneko operazioaren barnean. Misil batek Palestinako eta atzerriko komunikabideak hartzen zituen eraikin baten aurka egin du talka, BBC kateak zabaldu duenez.

Maan Palestinako albiste-agentziak dioenez, sei kazetari zauritu dira. Azken egunetako indarkeria boladak 48 palestinar hildako utzi ditu dagoeneko (tartean, 12 haur).

06:30ean: Israelgo bost soldadu zauritu dira larunbat honetan Gazako Zerrendatik jaurtitako 170 kohetek Israelen erori ostean, Israelgo Armadak Interneten bidez jakitera eman duenez. Israelgo misilen aurkako 'Altzairuko Kupula'k 57 kohete atzeman ditu jada. Honi erantzuteko, Israelgo Armadak 300 eraso inguru abiatu ditu Gazan.

'Amaieraino'

Israeleko Armada Gazan indarrez sartzen bada, "amaieraraino joateko" izango dela esan du Avigdor Lieberman Israeleko Kanpo Arazoetako ministroak. Lieberman Hamasen Gobernua kentzeko aukerari zeharkako erreferentzia egiten ari zitzaion.

Ministroak gogora ekarri du duela lau urte egindako inbasioa; orduan, Israelek "gertatutakoa garesti ordaindu zuen, nazioarteko iritziari dagokionez", 1.400 palestinar hil baitziren, zibilak gehienak. "Eta, hala ere, Israelek ez zuen bere helburua lortu", gaineratu du.

17:30ean: Israeleko Armadak Gazaren "terroristen guneen" kontrako 50 eraso egin dituela konfirmatu du.17:24ean: Israelek Hamaseko kohete jaurtitzaileen arduraduna hil du17:17ean: Mila kohetetik gora jaurti dituzte Israelen aurka 5 egunetan eta 300 inguru oztopatu dituzte.16:30ean: "Hamas sendo zigortzeko Armada prest" dagoela ohartarazi du Israelgo lehen ministroak.15:59ean: Lau emakume, hiru haur eta hiru gizonezko, guztiak zibilak, hil dira Israelek etxe baten aurka egindako eraso batean, Palestinako medikuek jakitera eman dutenez. Guztira, 65 palestinar eta 3 israeldar hil dira Gazako Zerrendan joan den asteazkenetik. 15:53ean: Avigdor Lieberman Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, su-etena lortzeko lehenik eta behin Hamasek behin betikoz utzi behar dio kohete jaurtitzeari.15:25ean: Israelgo Armadak Hamaseko kohete jaurtitzaileen arduraduna hil du, "Jerusalem Post" egunkariak dioenez.15:17ean: Bi emakume, neskato bat eta oinezko bat hil dituzte Gazan.14:00etan: Nazioartea presioa egiten ari zaio Israeli erasoekin amaitzeko.13:36ean: Datorren urtarrilaren 22an Israelen izango diren hauteskunde parlamentarioak bertan behera uzteko proposatu dute Likudeko hainbat ministrok eta Alderdi Laboristako buruzagiek. Horren aburuz, Gazako erasoak alderdi hauek datorren astean egin behar dituzten hauteskunde primarioak zaildu ditzake. 13:05ean: Israeleko Nazioarteko Prentsaren Elkartea kezkatuta agertu da Armada israeldarrak prentsaren bi eraikin bonbardatu eta gero. Eraso horren ondorioz, sei kazetari palestinar hil dira. 12:25ean: Gazan palestinarren aurka erasoa botatzen badu, Israelek nazioarteko mailan babesa galduko duela ohartarazi du William Hague Erresuma Batuko Kanpo Arazoetarako ministroak. 11:14ean: 52 lagun hil dira jada Gazako Zerrendan, tartean, 22 zibil. Halaber, 500 lagun zauritu dira.11:05ean: Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan duenez, "Gazan erasoa areagotzeko eta koheteak jaurtitzeagatik Hamas zigortzeko prest dago Israel". Komunikabideen aurrean egindako agerraldian Netanyahuk esan duenez, "1.000 helburu terroristei eraso diegu Gazan". "Gobernu erantzule gara eta herritarrak babestea da gure lehentasuna", gaineratu du.10:48ean: Gatazkari amaiera emateko "beharrezkoa den beste" egiteko eskatu dui David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Netanyahuri. 07:00etan: Israelgo Armadak Gazako hainbat toki bonbardatzen jarraitu du, Gazako Zerrendaren aurka abiatutako 'Zutaberako Defentsa' izeneko operazioaren barnean. Misil batek Palestinako eta atzerriko komunikabideak hartzen zituen eraikin baten aurka egin du talka, BBC kateak zabaldu duenez. Maan Palestinako albiste-agentziak dioenez, sei kazetari zauritu dira. Azken egunetako indarkeria boladak 48 palestinar hildako utzi ditu dagoeneko (tartean, 12 haur). 06:30ean: Israelgo bost soldadu zauritu dira larunbat honetan Gazako Zerrendatik jaurtitako 170 kohetek Israelen erori ostean, Israelgo Armadak Interneten bidez jakitera eman duenez. Israelgo misilen aurkako 'Altzairuko Kupula'k 57 kohete atzeman ditu jada. Honi erantzuteko, Israelgo Armadak 300 eraso inguru abiatu ditu Gazan. 'Amaieraino'Israeleko Armada Gazan indarrez sartzen bada, "amaieraraino joateko" izango dela esan du Avigdor Lieberman Israeleko Kanpo Arazoetako ministroak. Lieberman Hamasen Gobernua kentzeko aukerari zeharkako erreferentzia egiten ari zitzaion. Ministroak gogora ekarri du duela lau urte egindako inbasioa; orduan, Israelek "gertatutakoa garesti ordaindu zuen, nazioarteko iritziari dagokionez", 1.400 palestinar hil baitziren, zibilak gehienak. "Eta, hala ere, Israelek ez zuen bere helburua lortu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Gazako albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbila Hamas