Mundua -

Itun nuklearra

Trumpek gutun bat igorri dio Irango buruzagi gorenari akordio nuklear bat negoziatzea proposatzeko

"Negoziatzeko asmoa erakustea espero dut; bestela, militarki esku hartu behar badugu, ikaragarria izango da haientzat", esan du AEBko presidenteak.

AEBko presidente Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
AEBko presidente Donald Trump

AEBko presidente Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Donald Trumpek iragarri du gutun bat bidali diola Irango buruzagi gorenari, Ali Khameneiri, akordio nuklear bat negoziatzea proposatzeko.

"Negoziatzeko asmoa erakustea espero dut; bestela, militarki esku hartu behar badugu, ikaragarria izango da haientzat", esan du Fox Businessi eskainitako elkarrizketa batean. Horren arabera, ostegunean igorri zion eskutitza.

"Nahiago dut ituna negoziatu. Ez dakit guztiak nirekin ados egongo diren, baina militarki irabaztea bezain ona izan litekeen akordio bat lor genezake", erantsi du Trumpek.

Halaber, esan du orain dela negoziatzeko unea, "batera edo bestera zerbait gertatuko baita".

Otsailean, Khameneik uko egin zion AEBrekin hitz egiteari: "Ez da zentzuzkoa, ezta ohorezkoa ere".

Iranek eta AEBk itun nuklearra sinatu zuten 2015ean, Barack Obama presidente zenean, eta Trumpek berak hautsi zuen hiru urte geroago, bere lehen agintaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Iran Donald Trump