Mundua -

EUROPAREN BERRARMATZEA

Sanchezek iragarri du 2029a baino lehen Espainiak BPGaren % 2 bideratuko duela defentsa gastura

Berez, EBk urte horretarako jarri zuen helburua, baina horren aurretik egingo dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Dena dela, ez du zehaztu datarik edo bestelako portzentajerik. Sanchezen hitzetan, "gehiago eta hobeto" inbertitu behar da defentsan.

Sanchez, agerraldian. EFE
Sanchez, agerraldian.

Sanchez, agerraldian. EFE

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainiak "ahalegina" egingo du 2029a baino lehen defentsara bideratutako gastua Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2 izateko. Berez, Bruselak data hori ezarri zuen estatu kideek portzentaje sinbolikoa bidera zezaten, baina testuingurua aldatu dela argudiatuta, helburua aurreratzeko asmoa agertu du Espainiako gobernuburuak.

Bruselan, Europako Kontseiluak segurtasunari buruzko goi bileraren ostean, egin ditu adierazpenak.

% 2ko helburua 2029a baino lehen lortuko dutela iragarri badu ere, Espainiako presidenteak ez du datarik edo ehuneko zehatzik aipatu.

Sanchezen hitzetan, Europako Batzordeak defentsarako gastua igotzeko tresna berriak jarriko ditu, tartean zerga arauen malgutzea. "Horri esker, europar guztiok gehiago eta hobeto inbertitzeko ahalegina egin ahalko dugu Europak segurtasun alorrean dituen beharrizanei aurre egiteko. Argi dago ekin behar diogula", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Europar Batasuna Europa Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak