Mundua -

Vatikanoa

Frantzisko aita santuaren osasunak "apur bat egin du hobera"

Gainera, asteartean egin zioten toraxeko probak agerian utzi du biriketako hantura bilakaera normala izaten ari dela. Hori bai, aita santuak oxigenoterapiarekin jarraitzen du.

Erromes talde bat otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE
Erromes talde bat otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE

Erromes talde bat otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuaren osasunak "apur bat egin du hobera" azken 24 orduetan, eta azken egunotan azaldu zitzaion giltzurrun-gutxiegitasuna desagertu egin da, Vatikanoak gaur jakitera eman duenez.

Gainera, astearte arratsaldean egin zioten toraxeko tomografiak agerian utzi du biriketako hantura bilakaera normala izaten ari dela.

Hori bai, aita santuak oxigenoterapiarekin jarraitzen du, baina gaur ez du asma-krisirik izan. Nahiz eta hobekuntza txiki hori izan, aita santuaren pronostikoak "erreserbatua" izaten jarraitzen du.

Halaber, odol-azterketek "atzoko hobekuntza baieztatu dute". Frantzisko "arnas fisioterapia" egiten ari da.

88 urteko aita santua joan den otsailaren 14an ospitaleratu zuten.

Azken gaua, hamahirugarrena, lasaia izan da, eta goizean normaltasunez gosaldu du, besaulkian eserita, azken proben emaitzen zain.

Egun hauetan, Frantziskok zenbait izendapen eta kanonizazio dekretu sinatu ditu, besteak beste, Jose Gregorio Hernandez Cisnerosena, Venezuelako lehen santua, eta zenbait lege aldatu ditu sor Raffaella Petrini Vatikanoko Estatuko lehen emakume 'gobernatzaileari' botere gehiago emateko.

Bitartean, kardinalek, Kuriako kideek eta fededunek arrosarioa errezatzen jarraitzen dute gauero Vatikanoko San Petri plazan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Erroma Erlijioa Eliza Katolikoa