Mundua -

GOI-BILERA KIEVEN

Gerrako preso guztiak askatzea proposatu du Zelenskik, bakerako lehen pauso gisa

Kieven egiten ari diren Ukrainari Laguntzeko Nazioareko Goi-bileran hitz egin du Zelenskik. Bertan, Europako agintarien aurrean, beste behin aldarrikatu du Ukraina NATOn eta EBn sartzea.

Volodimir Zelenski eta bere emaztea, Kieven, gaur goizean. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski eta bere emaztea, Kieven, gaur goizean. Argazkia: EFE

Volodimir Zelenski eta bere emaztea, Kieven, gaur goizean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerrako preso guztiak, ukrainarrak zein errusiarrak, askatzea proposatu du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Esan duenez, gerrari amaiera hitzartu bat eman eta urratsez urrats negoziazioetan "konfiantza giroa" sortzea nahi du. "Urrats horietan lehendabizikoa litzateke gatibuak libre uztea. Milaka preso daude Errusiak atxilotuta. Askatu egin behar dira guztiak", esan du.

Ukrainako gerraren hirugarren urteurrena dela eta, Kieven egiten ari diren Ukrainari Laguntzeko Nazioarteko Goi-bileran hitz egin du Zelenskik, eta han, baita ere, aldarrikatu du Ukraina NATOn eta EBn sartzea.

Europaren babesa erakusteko, EBko hainbat buruzagi Kieveko goi-bileran ari dira parte hartzen, tartean, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentea eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea.

Bere hitzaldian, Von der Leyenek 3.500 milioi euroko laguntza agindu du Ukrainarako. "Europa Ukraina babesteko dago hemen. Iragarri dezaket 3.500 milioi euroko dirulaguntza iritsiko dela Europatik Ukrainara martxo aldera", esan du.

Bere aldetik, Sanchezek ere jakinarazi du Espainiak "mila milioi euroko balioa duen laguntza militarra" igorriko duela 2025ean Ukrainara.

Gerrari amaiera emateko, AEBk eta Errusiak elkarrizketak abiatu dituztenean iritsi da Kieveko goi-bilera. Oraingoz, Ukraina eta EB ez daude gonbidatuta elkarrizketa horietan parte hartzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra