Mundua -

Alemania

Larri baina egonkor dago Berlingo Holokaustoaren Memorialean labanaz larri zauritutako turista bilbotarra

Zauri larriak baditu ere, gaur goizean ebakuntza egin ostean, egonkor dago. Erasoaren gaineko ikerketen arabera, "atentatuak lotura du Ekialde Hurbileko gatazkarekin", eta "arrazoi erlojiosoengatik" egin zuen.

Holokaustoaren memorialean izandako erasoa. Argazkia: EFE
Holokaustoaren memorialean izandako erasoa. Argazkia: EFE

Berlinen labankadaz larri zauritutako turista 30 urteko gizon bilbotar bat da

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko turista bat larri zauritu zuten atzo Berlinen (Alemania), Holokaustoaren Memorialean labanaz eraso eginda. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, zauritua bilbotarra da, eta zauri larriak izan arren, gaur goizean ebakuntza egin ostean, egonkor dago.

Familiaren bidez jakin omen du Jaurlaritzak zauritua euskal herritarra dela, eta orduan jarri da harremanetan Espainiak Alemanian duen enbaxadarekin eta bertako Poliziarekin.

Zaurituaren familia Berlinera joateko bidaia prestatzen hasia omen da, zaurituak ospitalean egun batzuk igaro beharko baititu.

Poliziak susmagarri bat atxilotu zuen, eta Alemaniako komunikabideek zabaldu dute asiloa eskatuta duen gizonezko siriar bat dela ustezko erasotzailea. Labana bat aurkitu zuten erasoa izan zen lekuan bertan.

Oraindik ez dago argi zein izan den erasoaren motibazioa, ezta erasoa egiteko hautatutako lekuak horrekin lotura duen ere, baina Zupiriak esan du litekeena dela azkenaldian izan diren eraso indiskriminatuetako bat izatea.

Berlinen labankadaz zauritutako bilbotarrari ebakuntza egin diote gaur goizean, eta egonkor dago
Berlinen labankadaz zauritutako bilbotarrari ebakuntza egin diote gaur goizean, eta egonkor dago

Berlinen labankadaz zauritutako bilbotarrari ebakuntza egin diote gaur goizean, eta egonkor dago

1:00

Holokaustoaren oroigarria sinbolismo handiko gunea da, Bigarren Mundu Gerran naziek hil zituzten 6 milioi juduak omentzen baitituzte bertan.

Memoriala Berlingo erdigunean dago, Brandenburgoko atetik eta AEBren eta Frantziaren enbaxadetatik gertu.

Erasoa hauteskunde orokorrak egiteko bi egun falta direnean egin dute. Inkesten arabera, litekeena da eskuin-muturreko alderdi bat bigarren bozkatuena izatea 90 urtean lehen aldiz.

Arrazoi erlijiosoek bultzatu zuten erasoa burutzera, Poliziaren esanetan

Alemaniako agintariek baieztatu dute 19 urteko siriar bat dela atxilotua, Alemanian "legalki" bizi dena, eta ustez erasoa "arrazoi erlijiosoengatik" burutu zuela; izan ere, asteak zeramatzan juduak hil nahian.

Poliziak eta Fiskaltzak azaldu dutenez, "atentatuak lotura du Ekialde Hurbileko gatazkarekin", lehen ikerketen arabera.

Akusatuak Poliziari kontatutakoa egiaztatuz gero, erasotzaileak asteak zeramatzan juduak hil nahian.

"Erasoaren tokiaren aukeraketa ere testuinguru horretan egin omen zuen", dio oharrak.

Atxilotu zutenean, "otoi egiteko alfonbra bat, Korana, erasoan erabilitako arma eta paper zati bat zeramatzan motxilan. Paper zati horrek otsailaren 21eko data eta Koranaren bertsoak zituen", erantsi dute Poliziak eta Fiskaltzak aipatu oharrean.

"Orain arte erasotzailea ez dute gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeen beste edozein pertsona edo talderekin lotu", horien esanetan.

Alemaniako agintariekin lanean ari direla esan du Marlaskak

Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak esan du "etengabeko lankidetzan" ari direla Alemaniako agintariekin, Berlinen zauritutako bilbotarraren familiari babesa emateko. Halaber, "lehenbailehen sendatzea" opatu dio zaurituari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak