Mundua -

SU-ETENA GAZAN

Israelek baieztatu du Hamasek ostiralean emandako gorpua badela Shiri Bibasena

Gaur beste sei bahitu askatuko ditu talde islamistak, 600 preso palestinar baino gehiagoren truke.

Shiri Bibasen aldeko protesta. Argazkia: EFE
Shiri Bibasen aldeko protesta. Argazkia: EFE

Shiri Bibasen aldeko protesta. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean Hamas talde islamistak Israelgo agintarien esku utzitako gorpua Shiri Bibasena dela baieztatu du Tel Aviveko Abu Kabir auzitegiko institutuak.

Emakumearen gorpua asteazkenean entregatu behar zuten Ariel eta Kfir 4 urteko eta 9 hilabeteko haurrenekin eta Oded Lifshtiz 83 urteko gizonarenarekin batera, baina Shiri Bibasena izan beharko litzatekeen gorpua ez zen berea.

Hamasek azaldu zuen Bibas Israelen bonbardaketa batean hil zela Gazan, eta agian beste biktima batzuen gorpuzkiekin nahastu zela.

Israelek, berriz, salatu zuen Shiriren seme-alabak ez zirela bonbardaketetan hil, Hamasen esku baizik.

2023ko azaroaren 29an Hamasek iragarri zuen Shiri, Ariel eta Kfir hil egin zirela Israelek egindako bonbardaketa batean. Une horretan su-etena zegoen indarrean, eta bonbardaketa egun batzuk lehenago izan omen zen.

Shiri Bibas eta horren seme-alabak, Lifshitz bezalaxe, 2023ko urriaren 7an Hamasek egin zuen erasoan bahitu zituzten.

Gaur beste sei bahitu askatuko ditu talde islamistak, 600 preso palestinar baino gehiagoren truke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina