Mundua -

Gerra Ukrainan

Macronek buruzagien bilera beste bat deitu du gaurko, Ukrainaz hitz egiteko

Hitzordua Eliseoan batzartu eta bi egunera izango da. Espainiako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbehereetako eta Danimarkako agintariak eta EBren eta NATOren arduradunak bildu ziren astelehenean, Parisen.

Astelehenean, Pariseko Eliseo jauregian, bildutako buruzagiak. Argazkia: EFE
Astelehenean, Pariseko Eliseo jauregian, bildutako buruzagiak. Argazkia: EFE

Astelehenean, Pariseko Eliseo jauregian, bildutako buruzagiak. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Europako eta Europakoak ez diren buruzagien beste bilera bat deitu du gaurko, asteazkenarekin, Ukrainako egoera aztertzeko.

Macronek iragarri du bilera, eskualdeko hainbat hedabideri egindako elkarrizketa batean. Hitzordua Eliseoan batzartu eta bi egunera izango da. Espainiako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbehereetako eta Danimarkako agintariak eta EBren eta NATOren arduradunak bildu ziren astelehenean, Parisen.

Bi iturriren arabera, gonbidatuak Norvegia, Kanada, Lituania, Estonia, Letonia, Txekiar Errepublika, Grezia, Finlandia, Errumania, Suedia eta Belgika izango dira oraingoan. Formatua hibridoa izango omen da, bideokonferentzia bidezko parte-hartzea barne, hiru diplomazialarik azaldu dutenez.

Horrela, Bart De Wever Belgikako lehen ministroak Frantziako presidenteak deitutako hitzordu berri honetan parte hartuko du, bere bozeramaileak Belga agentziari baieztatu dionez. Antza denez, bideokonferentzia bidez parte hartuko du.

Macronek baieztatu duenez, asteleheneko bileraren aurretik Donald Trump AEBko presidenteari deitu zion telefonoz, eta "negoziazioa eta gatazkaren amaiera ahalbidetzeko paper erabakigarria" jokatzea egotzi dio handi-mandiari.

Baina ohartarazi du "bake iraunkorra" ezin dela "Ukraina gabe" negoziatu, eta Europak "konponbideak" eman ditzakeela, hala nola "segurtasun bermeak" ematea behin akordioa itxita.

Ildo horretan, baztertu egin du Frantziako tropak gatazka guneetara bidaltzea, baina ohartarazi du Ukrainari gerra materialarekin eta adituekin laguntzen jarraituko dutela. Erresuma Batuarekin batera aukera hori aztertzen ari dira, baina zehaztu du frontetik urrun izango litzatekeela.

Beste konponbide posible bat NBEren agindupean bakea mantentzeko indar bat bidaltzea litzateke, fronte-lerro osoa zaintzeko.

Azkenik, Macronek esan du Putinekin hitz egiteko prest dagoela: "Deitzen badit, telefonoa altxatuko diot, jakina. Egokia den unean, ziklo honetan, etorkizuneko negoziazioetan, jakina, deia itzuliko diot, erabilgarria bada".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Paris Espainia Alemania Frantzia NATO Herbehereak Eguneko albisteak Albisteak Italia Emmanuel Macron Danimarka Errusia-Ukraina gerra Polonia