Mundua -

Vatikanoa

Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta bere egoera klinikoa "konplexua" da oraindik

Aita santuari toraxeko proba bat egin diote, eta egiaztatu dute "terapia farmakologiko gehigarria behar duen" pneumonia bilaterala duela, Vatikanoak azaldu duenez.

Frantzisko aita santuak Erromako Gemelli ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santuak Erromako Gemelli ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak Erromako Gemelli ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta tratamendu farmakologiko gehigarria behar du infekziorako. Bere egoera klinikoak "konplexua" izaten jarraitzen du, Vatikanoak gaur jakitera eman duenez.

"Aita santuari toraxeko proba egin diote gaur arratsaldean, Vatikanoko osasun profesionalek eta A. Gemelli ospitaleko mediku taldeak aginduta, eta horrek agerian utzi du terapia farmakologiko gehigarria behar duen pneumonia bilaterala duela", azaldu du Vatikanoak.

Azken parte medikoan, Egoitza Santuak nabarmendu du Frantziskori egindako (88 urte) "laborategiko azterketek, toraxeko erradiografiek eta osasun egoerak" konplexua izaten jarraitzen dutela.

"Hala eta guztiz ere, Frantzisko aita santuak umore onarekin jarraitzen du", ziurtatu du Vatikanoak.

Ordu batzuk lehenago, Vatikanoak baieztatu du igandera arte aita santuaren agenda bertan behera geratu dela, oraingoz, eta Diakonoen mezan Rino Fisichellak ordezkatuko duela, baina ez dakite igandeko meza emateko moduan egongo den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Argentina Erroma Erlijioa Eliza Katolikoa