Mundua -

GERRA UKRAINAN

AEBk eta Errusiak adostu dute harremanetan normaltasunez aritzea eta Ukrainari buruz hitz egiten jarraitzea

Washingtonek eta Moskuk "goi-mailako" negoziazio taldeak izendatuko dituzte. Gainera, bi herrialdeek enbaxadoreak aukeratuko dituzte berriro, "laster".

Serguei Lavrov y Yuri Ushakov a su llegada a Riad (Arabia Saudí) Foto: EFE
Serguei Lavrov y Yuri Ushakov a su llegada a Riad (Arabia Saudí) Foto: EFE

Errusia eta AEB bilera egiten ari dira, Riaden, Ukrainako gerraren amaieraz hitz egiteko

0:17

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko eta Errusiako gobernuek "Ukrainako gatazka amaitzeko" elkarrizketak abiatzea adostu dute, Saudi Arabiako hiribuan, Riaden, egindako bileran.

Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa bildu dira gaur, hain zuzen ere. Bi herrialdeetako atzerri politikako ordezkari nagusiek egindako lehen bilera izan da gaurkoa, 2022eko urtarriletik, hau da, Errusiak Ukraina inbaditu baino hilabete lehenago batzartu ziren azkenekoz.

Riadeko gaurko bileran, bi herrialdeek konpromisoa hartu dute harreman diplomatikoak "normalizatzeko". Gainera, "goi-mailako" negoziazio taldeak sortzea hitzartu dute, Ukrainako gerraren amaiera lortzeko.

Rubiok baieztatu du berak jarraitu egingo duela negoziazio prozesu honetan parte hartzen, baina ez du argitu aktore gehiago onartuko dituzten, hala nola Ukraina bera eta Europar Batasuna.

Bi herrialdeek gerra amaitzeak ekarriko lituzkeen "aukera" ekonomikoei so egin diete; horregatik, etorkizunean lankidetzan aritzeko oinarriak ezartzen saiatuko dira.

AEBko Gobernuak ez du aurreratu nahi izan noiz bilduko liratekeen Donald Trump eta Vladimir Putin presidenteak, baina aitortu du joan den astean biek izan zuten telefono solasaldia "aurrerapauso handia" izan zela.

Harremanak normalizatzea

Bestalde, Errusiak eta AEBk akordioa lortu dute euren harreman diplomatikoetako "oztopo artifizialak" kentzeko, Lavrovek adierazi duenez.

Errusiako Atzerri ministroaren esanetan, gaur itxitako "lehen akordioa" izan da, hain justu, "laster" enbaxadoreak izendatzea berriz bi herrialdeetan.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango, ez dituztelako Ukrainako Gobernua eta Europar Batasuna gonbidatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski