Mundua -

Ukrainako gerra

Zelenski: "Ez dugu onartuko Ukrainari buruzko edozein negoziazio gu gabe egitea"

Trumpek asteazkenean Putini deitu eta Errusiako presidentearekin gerrari amaiera emango dion negoziazioekin aurrera egitea adostu zuela zabaldu ostean egin ditu adierazpen horiek Ukrainako presidenteak.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gaur, Jmelnitskiko zentral nuklearrean. Irudia: AP
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gaur, Jmelnitskiko zentral nuklearrean. Irudia: AP

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gaur, Jmelnitskiko zentral nuklearrean. Irudia: AP

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gaur Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin Kremlingo buruzagiari egindako deia izan du hizpide. Zelenskik esan du Kievek ez duela onartuko Ukrainari eragingo dioten aldebiko negoziaziorik Errusiarekin.

"Oso argi adierazi nahi diet gure bazkideei: ez dugu onartuko Ukrainari buruzko edozein negoziazio gu gabe egitea, baina libre dira beste gai batzuei buruz aritzeko aldebiko negoziazioak egiteko", azaldu du Zelenskik Khmelnytsky eskualdean dagoen zentral nuklear batean, Ukrinform albiste agentzia publikoak jakinarazi duenez.

Trumpek asteazkenean Putini deitu eta Errusiako presidentearekin gerrari amaiera emango dioten negoziazioetan aurrera egitea adostu zuela azaldu ostean egin ditu Zelenskik adierazpen horiek.

Errusiako buruzagiarekin izan zuen deia amaitutakoan, Zelenskiri deitu zion AEBko presidenteak, Putinekin izandako elkarrizketaren berri emateko.

Hauteskundeen beharra Ukrainan

Elkarrizketan zehar Trumpek Ukrainan hauteskundeak egiteko beharra planteatu ote zion galdetuta, Zelenskik ezetz erantzun du.

Zelenskik Petro Poroxenko presidente ohiaren eta Ukrainako beste lau oligarkaren aurkako zigor ekonomikoak onartu ditu gaur, besteak beste, Viktor Medvedchuken eta Igor Kolomoiskiren kontra. Poroxenkoren hitzetan, "herriaren batasunaren aurkako kolpe handia" da erabaki hori.

Keith Kellogg Trumpek Ukrainako gerrarako duen ordezkariak esan du Putinek duela gutxi zalantzan jarri zuela Zelenskiren zilegitasun demokratikoa eta Ukrainak hauteskundeak egin behar dituela lehenbailehen.

Zelenskik iazko maiatzean amaitu zuen bere agintaldia. Ukrainako Konstituzioak gerra-legearen pean hauteskundeak egitea debekatzen duenez, Zelenskik bere agintaldia automatikoki luzatu zuen, gerra amaitu ondoren hauteskundeak izan arte.

Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''
Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''

Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''

0:47

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski