Mundua -
SU-ETENA
Hamasek baieztatu du Gazako su-etena indarrean dagoela eta gatibuak askatuko dituztela
Hala, Hamasek Israelekin duen su-etena ezartzen jarraituko du, eta hiru bahitu askatuko ditu larunbat honetan, atxilotuen eta preso palestinarren truke, adostuta zegoen bezala.
Agentziak | EITB MEDIA
Hamasek baieztatu du prest dagoela Gazako Zerrendako su-eten akordioa betetzen jarraitzeko, "sinatutakoaren arabera", bahitutako preso palestinarrak trukatzea barne.
"Elkarrizketek espiritu positiboa izan zuten, eta Egipto eta Qatarreko bitartekariek baieztatu zuten ahal beste egingo zutela oztopoak kendu eta arrakalak ixteko. Ondorioz, Hamasek akordioa betetzen jarraitzeko jarrera berretsi du, presoen trukea barne, zehaztutako egutegiaren arabera ", esan du atzo Kairon elkarrizketak izan ostean.
Era berean, eta Egiptoko segurtasun iturriek baieztatu dutenez, Hamasek Israelekin duen su-etena ezartzen jarraituko du, eta hiru bahitu askatuko ditu larunbat honetan, atxilotuen eta preso palestinarren truke.