Mundua -

Ukrainako gerra

Trump Putinekin eta Zelenskirekin mintzatu da, "berehala" Ukrainako gerrari buruzko negoziazioak abiatzeko

AEBko presidenteak telefonoz deitu die bi buruzagiei. Errusiako presidentearekin izan duen hizketaldian, aurrez aurre biltzea adostu du Trumpek. Horren aurrean, Europar Batasunak ohartarazi du Kievek eta Europak berak negoziazioetan parte hartu behar dutela.

Donald Trump eta Vladimir Putin, 2018an. EFE
Donald Trump eta Vladimir Putin, 2018an. EFE

Donald Trump eta Vladimir Putin, 2018an. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako buruzagiei telefonoz deitu die gaur, eta, Ukrainako gerra ahotan, "berehala" negoziazioak hasteko konpromisoa hartu dute.

"Elkarrekin lan egitea adostu dugu, eta bestearen nazioa bisitatzea ere bai", azaldu du Trumpek.

Trumpek beti esan du Errusiak ez zukeela Ukraina inbadituko bera Etxe Zurian izan balitz. Gainera, presidente bihurtu eta lehen 24 orduetan Ukrainako gerrarekin bukatuko zuela promestu zuen hauteskunde kanpainan. Hori, noski, ez da bete azkenean.

Bere aldetik, Errusiako Gobernuak zehaztu du Trumpen eta Putinen arteko deiak ordu eta erdi iraungo duela, eta balizko preso-truke bat, Gazako gatazka, Irango programa nuklearra eta bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak ere izan dituztela hizpide.

Dmitry Peskov Kremlineko bozeramailearen esanetan, Trumpek irtenbide negoziatua eman nahi dio Ukrainako gatazkari.

"Putinek, aldiz, gogorarazi egin du gatazkaren hasierako kausei ere heldu behar zaiela", gehitu du.

Zelenski: "Egin dezagun"

Putinekin hitz egin eta gero, Trumpek Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari deitu dio.

"Trump presidenteak esan bezala, egin dezagun", esan du Zelenskik, solasaldiaren ostean, sare sozialetan.

Telefono deian, Zelenskik droneen garapenean lortu duten eskarmentua AEBrekin partekatzea eskaini dio Trumpi.

"Bai Zelenskik, bai Putinek, bakea nahi dute", azpimarratu du Trumpek, Truth Social sare sozialean.

EB: Kievek eta Europak negoziazioetan parte hartu behar dute

Parisen bilduta zeudela izan dute elkarrizketon berri Frantzia, Alemania, Espainia eta Poloniako Atzerri ministroek. Nabarmendu dutenez, Ukrainako gerraren gaineko negoziazioek Kieven eta Europaren parte hartzea behar dute ezinbestean, Trumpen asmoei bestelako iruzkinik egin gabe.

"AEBko gure aliatuekin jarraitu beharreko bidea eztabaidatzeko modua izango dugulakoan gaude. Gure helburua da Ukraina botere posizio batean jartzea. Ukrainak eta Europak abiatzen den edozein negoziaziotan egon behar dute", adierazi dute ohar bateratu batean.

Ildo beretik mintzatu da Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroa. Arantza Ruiz EITBko albistegiburuak elkarrizketa egin dio ETB2ko "12 minutos" programarako (gaur iluntzean emitituko dute): 

Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''
Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''

Albares, Ukrainako gerrari buruz: ''Gerra bidegabe bati ezin zaio amaiera eman bake bidegabe batekin''

0:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski