Mundua -
Ekialde Hurbila
Larunbatean aske utziko dituen hiru bahituen izenak jakinarazi ditu Hamasek
Israelek, bestalde, 90 palestinar utziko ditu bihar libre; tartean, biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari ziren bederatzi preso eta zigor oso luzeak zituzten 81 preso.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gazako Zerrendan bihar, larunbatarekin, aske utziko dituen hiru bahituen izenak eman ditu ezagutzera Hamasek. Dagoeneko Israelgo agintarien esku dago hiru bahitu horien izenak jasotzen dituen zerrenda, urtarrilaren 19tik indarrean den menian adostutako trukearekin jarraitzeko.
Hamasen adar armatuaren bozeramaile Abu Obeidak zehaztu du, "trukean adostu bezala", Ofer Kalderon, Seith Siegel eta Yarden Bibas utziko dituztela aske larunbatean, Filastin egunkariak jaso duenez.
Duela bi egun, Hamasek hiru israeldar eta bost filipinar askatu zituen, eta Israelek hainbat preso palestinar utzi zituen libre.
90 palestinar askatuko dituzte bihar
Israelek, bestalde, 90 preso palestinar utziko ditu aske bihar; tartean, biziarteko kartzela-zigorra zuten bederatzi preso, eta zigor oso luzeak zituzten 81 preso.
Zerrenda osoa, baina, ez dute oraindik ezagutzera eman.
Esan bezala, ostegun gauean 95 preso eraman zituzten Ramallahra, 15 Gazako Zerrendara eta bat Jerusalem ekialdera.