Mundua -

Europar Batasuna

Bruselak migrazio politika berria aurkeztuko du martxoan, "segurtasuna indartzeko eta itzulerak azkartzeko"

Magnus Brunner Europar Batasuneko Barne eta Migrazio komisarioak azaldu duenez, helburuetako bat izango da "norbaiti Europako estatu batetik alde egiteko agintzen zaionean", hori modu eraginkorrean betetzea eta "Batasuneko beste estatu batean sartzen ez uztea".

Magnus Brunner EBko Barne eta Migrazio komisarioa, Varsovian. Argazkia: EFE
Magnus Brunner EBko Barne eta Migrazio komisarioa, Varsovian. Argazkia: EFE

Magnus Brunner EBko Barne eta Migrazio komisarioa, Varsovian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magnus Brunner Europar Batasuneko (EB) Barne eta Migrazio komisarioak gaur Varsovian berretsi duenez, Brusela legedi berri bat prestatzen ari da, martxoan aurkeztuko dena, eta esparru komun bat ezartzen saiatuko da "Europar Batasun osoan pertsona migratzaile irregularrak itzultzeko" aginduak betearazteko.

Brunnerrek EBko Barne ministroen bilera informal baten amaieran esan duenez, "legeria berri honek anbizio handikoa izan behar du egungo erronkei aurre egiteko, horiek hainbat modutan aurkezten baitira, ez bakarrik legez kanpoko migrazioa, baita krimen antolatua, droga-trafikoa eta mehatxu hibridoak ere".

Brunnerren ahotan, "egoera guztiak ez dira berdinak Europar Batasunean", baina, hala eta guztiz ere, "ezinbestekoa da Europa mailan erantzun koordinatua eta bateratua ematea".

Komisarioak azpimarratu duenez, "segurtasuna ezinbestekoa da botere ekonomikoa, ongizatea eta lehiakortasuna garatzeko", eta "segurtasunik gabe ez dago ez demokraziarik, ez askatasunik, ez oparotasunik".

Brunnerrek azaldu duenez, helburuetako bat izango da "norbaiti Europako estatu batetik alde egiteko agintzen zaionean", hori modu eraginkorrean betetzea eta "Batasuneko beste estatu batean sartzen ez uztea".

"Herrialde batean geratzeko ezezkoa jasotzen baduzu, zergatik utzi behar zaizu berriro beste herrialde batean saiatzen?", nabarmendu du komisarioak.

Hala, arau horiek "zorrotzak dira segurtasunerako mehatxua direnentzat", eta estatu kideen arteko erabakiak elkarri jakinaraztea barne hartuko dute, estatu batean atzera botatako asilo-eskatzaileek eskaera beste estatu kide batean berriro aurkez ez dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak