Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Venezuela, Copernicus txostena eta BSHren itxierari buruzko bilera Madrilen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Venezuelako oposizioko moja bat, bart, Caracasen. Argazkia: EFE
Venezuelako oposizioko moja bat, bart, Caracasen
Venezuelako oposizioko moja bat, bart, Caracasen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Venezuela: Pasa den uztaileko hauteskundeen ondotik, beren burua irabazletzat jotzen duten Nicolas Maduro Venezuelako egungo presidenteak eta Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko kideak presidente kargua hartuko dutela agindu dute. Dena den, ikusteko dago zer gertatuko den. Edmundo Gonzalezek Dominikar Errepublikan geldialdia egin du, teorikoki Venezuelara itzuli aurretik bere azken geldialdia izango dena.

- Copernicus txostena: Copernicus txostenaren arabera, 2024. urtea inoizko urterik beroena izan zen eta lehen aldiz gainditu zen 1,5 °C-ko tenperatura igoera, industria aurreko aroarekin alderatuta. Munduko batez besteko tenperatura 15,10 ºC  izan zen, 1991-2020 beste erreferentziazko aldiarekin alderatuta 0,72 ºC beroagoa. Halaber, urteko batez besteko tenperaturarik altuena uztailaren 22an jaso zen, 17,16 °C neurtuta.

- BSHko zuzendaritzarekin bilera: Espainiako Lan Ministerioko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak BSH multinazionalaren Alemaniako zuzendaritzako kideekin bilduko dira gaur eguerdian Madrilen. Hitzordu horretan, Nafarroako Ezkirotzeko lantegiaren itxiera landuko dute, ekainean itxiko dutela iragarrita baitago. Madrilen bilera egiten duten bitartean, Ezkirotzeko enpresa-batzordeak kontzentrazioa egingo du enpresaren bulegoen aurrean BSH ez itxi lelopean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Munduko albisteak Nafarroa Alemania albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Venezuela albisteak Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro Industria albisteak Larrialdi klimatikoa COP28 Dubai (Arabiar Emirerri Batuak)